Elkartasuna Telefonica-Movistarreko mugarik gabeko greban diren teknikoen kolektiboarekiko
Telefonica-Movistar-eko teknikoen kolektiboak mugarik gabeko greba bati ekin zion apirilaren 7an Erresuma mailan, Madrilen ekin (martxoak 28) eta handik egun batzuetara hain zuzen.
Telekomunikazioetako multinazionalak azpikontratatutako enpresen lanen prezioa jaisteko asmoetan du hastapena grebari ekiteak, eta hau langile hauek muturreko egoeran daudenean izan da. Teknikoak, kontrata eta azpikontraten mende daude, eta batzuk autonomoak egitera behartzen dituzte; azken hauek
plantillan diren langile bakan horien funtzio berberak betetzen dituztenean. Oso prekarizatuta dagoenkolektibo honek 500 – 800 € kobratzen ditu hilean, egunean 10 eta 12 orduko lanaldien truke. Ordainsarihauek 400 €-etan gera daitezke gizarte segurantza, zergak, ibilgailua, gasolina eta beste gastu batzuk
ordaindu ostean.
Telefonica-Movistar-ek, aldiz, lege neoliberalei heltzen diete esateko greba honek ez duela enpresarekin inolako zerikusirik, eta greban den kolektiboari ez dio baliozko hizketakidetzarik aitortzen. Egia esan, teknikoak Telefonicaren ageriko aurpegiak dira, etxeetara Telefonicaren izenean sare telefonikoak
instalatzera edo konpontzera doazen pertsonak dira, eta esklabutzat har daitezkeen baldintzetan egiten dute lan. Hilabete bat pasata greba luzearen ostean, matxurak pilatzen ari dira langileak falta baitira, portabilitateak eta alta berriak geldituta daude; hala ere, Telefonicak behin eta berriro dio “gatazkak ez
duela enpresarekin zerikusirik”.
Ba al zenekien…
•Oraintsu, Telefonicak bezero guztiei bere zerbitzuen prezioak igo dizkiela zerbitzuaren kalitatean
hobekuntzak egin dituela argudiatuz?
•Teknikoek 500 – 800 €-ko soldatak kobratzen dutela egunean hamar orduz lan egiteagatik, eta enpresako presidenteak, Cesar Aliertak, hilean milioi erdi euro baino gehiago irabazten duela?
•Multinazionalaren Administrazio-kontseiluko kideek, 6830 langile eragin zituen EREa (2011tik 2013ra bitarte) onartu zutenek euren soldatak %20an igo zituztela iaz?
Teknikoen greba, telekomunikazioetako sektore estrategiko batean, inflexio-puntu bat izan daiteke lan prekarietaren aurkako borrokan, beste sektoreetara hedatu daitekeen borrokan. Hamaika enpresetan lan egiten duen kolektibo bat da eta hamaika mila sasiautonomo kontratuekin. Hala ere, azken asteotan batu egin dira euren duintasuna defendatzeko eta lan baldintzen hobekuntza aldarrikatzeko.
Mugarik gabeko greban den teknikoen kolektiboak honakoa erreklamatzen dio Telefonica-Movistar‑i:
•Bere teknikoekiko duen erantzukizuna aitor dezala eta greba batzordeari baliozko hizketakidetza ere aitor diezaiola. Telefonicak arduraz aritu behar du langileak eta bezeroak eragiten dituen lan gatazkaren soluzio-bidean.
•Telefonica eta enpresa kontratatzaileen arteko merkataritza-kontratu berri bat; soldata duinak, 40 orduko lanaldia astean eta bi atseden egun bermatuko duen kontratu berri bat.
• Autonomoei kontratetako plantillan sartzeko aukera eskaintzea.
• Grebalarien aurkako errepresio izpirik ez, eta Telefonica-Movistar-ek daraman protestaldiaren kriminalizatze kanpaina bertan herea utzi dezala.
•Telekomunikazioetarako hitzarmen bat eta lan segurtasun baldintzen hobetzea.
Idazki hau sinatzen dugunok, gure jendarteko kolektibo askok, murrizketak eta desarautzeak direla bide, pairatzen duten eskubide ekonomiko eta laboralen egunez egun handiago den galerez jakitun gara, eta Telefonica-Movistar-eko teknikoen kolektiboa aurrera eramaten ari den borrokak eta aldarrikapenek
justizia sozial eta denontzako bizimodu duin baten alde dihardugunok hel egiten digutelakoan gaude. Hau dela-eta, agiria atxikitzea eskatzen dizuegu teleafonicos.bizkaia@gmail.com posta elektronikora email bat bidaliz.