Etxa­rri Ara­na­ze­ko jaie­tan txos­na jar­tzea­ren debe­kua­ri buruz­ko ira­kur­ke­ta AAEEAM­ren eskutik

Ekai­nak 6an, eskae­ra egi­ten dugu txos­na jar­tze­ko, fes­te­ta­ra­ko, Xapa­te­ro aurre­ko plazan.

Uztai­lak 19an, alka­te dagoe­nak, ( alka­te ofi­zia­la kan­poan zegoe­la­rik opo­rre­tan) guta­ko bati jaki­ne­raz­ten dio, ahoz, txos­na eska­tu­ta­ko tokian ezin zela jarri, aurrean dagoen taber­nak, gunea, alo­ka­gai­luan due­la­ko urte osoan zehar, bai­ta orain dela bi urte ikas­to­la­ri uka­tu zitzaio­la ere toki berdina.

Jaki­ne­raz­ten dio­gu bada, txos­na jarri­ko dugu­la gaz­teek txos­na jar­tzen duten tokian, beraiek aur­ten ez dute­la­ko jarri behar. Beraie­kin hitz egin­da genue­la aste batzuk lehe­na­go eta beraien on iritzia geneu­ka­la. ( gaz­teek jarri behar ez zute­nez, guk eska­tu­ta­ko tokia baino ego­kia­goa iru­ditzen zigu­nez, gaz­teen tokian jar­tzea pen­tsa­tu­ta geneu­kan iada)

Eguer­di­ko ordu­bie­tan, 14:00, alka­tea bule­go­ra iritsi zenean, bera­re­kin elka­rriz­ke­tatzen gara, tonuz eta erres­pe­tuz bien aldetik.

Toki berri bat pro­po­satzen die­gu, ez gaz­tee­na, zeren eta bez­pe­ran “herri era­gi­leen” batza­rrean Sor­tu­re­kin ezta­bai­da lis­kar­tsua izan­da geneu­kan, gar­bi utzi zigu­te­la­rik, gaz­teen tokian “ herri era­gi­leen­tza­ko” txos­na jarri behar zute­la. ( Hau bes­te komu­ni­ka­tu ezber­din batean argi­tu­ko dugu, guz­ti honen ingu­ruan zer ger­ta­tu zen Sorturekin)

Pro­po­sa­tu genien biga­rren auke­ra; bes­tea­ren ondoan, ezker-eskuin 6 metro libre geratzen zire­la­rik, bes­te txos­na­re­kin eta herri­ko pla­za­re­kin, tokia sobe­ran zegoe­la­rik eta horre­la ekai­nak 6 eskae­ra ber­di­nean, alka­teak horre­la eska­tu­ta, biga­rren eskae­ra idatzi eta pla­noa ere egi­ten da.

Aipatzen dio­gu, eran­tzu­na behar genue­la egun horre­tan ber­tan, argi inda­rra­ren bai­me­na eskatze­ko enpre­sa elek­tri­koa­ri bes­te­la epez kan­po gera­tu­ko gine­la. ( 5 egun, lane­gun, aurre­tik egin behar da eskae­ra). Alka­teak hitz eman zigun arratsal­de­ko 18:00tarako eran­tzu­na eman­go zigu­la, kul­tur zine­gotzia­ren eskue­tan zegoe­la­ko azken hitza.

Arratsal­de­ko 18:00etan alka­teak, guta­ko bati tele­fo­noz deitzen dio erres­pe­tu fal­ta­ko tonu zakar bate­kin, non esan behar izan zitzaion erres­pe­tua ez fal­tatze­ko eta aurrez aurre esa­te­ko zue­na. Adie­raz­ten du alka­te berak uda­lak era­ba­kia atze­ratzen due­la, hitz egin behar zute­la eta jaki­ne­ra­zi­ko zigutela.

Uztai­lak 21ean, eguer­di­ko 15:00etan deitzen zai­gu bile­ra bate­ra, ber­tan alka­tea, kul­tu­ra­ko zine­gotzia eta bes­te zine­gotzi bat zeu­de­la­rik, bai­ta idaz­ka­ria, eta idatziz ema­ten zai­gu uka­pe­na, arra­zoi ezber­di­ne­tan oinarriturik.

Ados ez geun­de­la esan genien, eta herri hone­tan bes­te par­ti­du poli­ti­ko ezber­din egon diren­ga­raien moduan, PNV edo dena dela­koak, zeu­de­nean eta ges­to­rei txos­na jar­tzea debe­katzen zitzaie­nean, beti uda­la­ren era­ba­kia­ren gai­ne­tik jarri izan da, lis­kar ede­rrak sor­tzen zire­la­rik, non orain eh bil­dun dau­den batzuek har­tzen duten par­te ere. Guk jarri egin behar genue­la txos­na esan genien eta nahi bazu­ten poli­zia fora­la deitze­ko ere.

Momen­tu horre­tan ber­tan, bes­te gune pare bat eskai­ni zitzaiz­ki­gun. Ez geni­tuen onar­tu zeren eta fes­ta gune­tik kan­po geratzen dira, eta zile­giz­koa ez zela­ko gure txos­na kan­po­ra bidaltzea.

Bitar­tean bes­te auke­ra batzuk balia­bi­detzen saia­tu ginen, garai batean taber­na zen leku bat alo­ka­tu nahiean. Bai­na argi inda­rra­ren kon­tra­tua egi­te­ko epez kan­po geun­de­la jaki­ne­ra­zi zigu­ten, hitze­gin­da­ko argi indar enpresarekin.

Des­obe­dien­tzia egi­te­ko prest geun­den, era­ba­ki fin­koa genuen, uda­la­ren debe­kua­ren gai­ne­tik txoz­na jar­tze­ko. Gain­di­tu izan ez dugun ozto­poa argi inda­rra­re­na izan da.

Uda­lak ukatze­ko ema­ten dituen biga­rren pun­tu­ko arra­zoiak, gure iritziz eta ber­tan kon­pro­ba­tu dai­te­kee­nez, ez dau­de oina­rri­tu­ta arra­zoi obje­ti­bo­tan. Ez da egia aldez aurre­tik bes­te txos­na bat jar­tze­ko eskae­ra zegoe­nik, zeren eta txos­na horren tokia gaz­tee­kin hitzar­tu­ta geneu­kan guk jar­tze­ko einean.

Fes­te­tan aglo­me­ra­zioak edo­non sor­tzen dira, fes­tak dau­den edo­zein hiri eta herri­tan beza­la; arra­zoi ber­be­ra hone­kin, larrai­ne­ta kalean jar­tzen diren sal­to­ki postuak, hurre­nez hurren, kalea­ren zaba­le­ra osoa­ren erdia oku­patzen dute­la­rik, aglo­me­ra­zio uga­riak sor­tzen dituz­te eta ez da arazoa.

Herri­ko fes­te­tan kale nagu­sia itxi­ta ego­ten da, tra­fi­ko­rik gabe, eta zonal­de hori era­bil­tzen da haur jolas eta bes­te hain­bat eki­men egiteko.

Ez da egia eta ondo kon­pro­ba­tu dai­te­ke herri­ko pla­za­ra eta kios­ko­ra sar­tu-irten ahal iza­te­ko, txoz­na jarri­ko bage­nu, zail­ta­su­nak sor­tu­ko zire­la, ez zela­ko inon­go zail­ta­su­nik izan­go sar­tu-irte­nak egiteko.

HORRENBESTEZ,

Uda­lak ez du azal­tzen, zer­ga­tik ekai­na­ren 6an egin­da­ko eskae­ra­ri, uztai­la­ren 19 arte ez zai­gun eran­tzu­ten, non ahoz ukatzen zai­gun 19an eska­tu­ta­ko tokian jartzea.

Eta ofi­zial­ki idatziz uztai­la­ren 21ean, ema­ten zaiz­ki­gu, debe­kua­ren arrazoiak.

Hau esa­ten dugu, iku­siz, uda­la azka­rra dela eran­tzu­nak ema­ten, adi­bi­dez, sare sozia­le­tan dagoen infor­ma­zio bat ukatze­ko egin duen komunikatuan.

Hasie­ra­tik argi eta gar­bi uler­tu genuen, lehen eskae­ra zen­tzuz­koa zela ukatzea, taber­na aurre­ko pla­za horre­tan. Bai­na inolaz ere ezin da uler­tu biga­rren txoz­na­ren debe­kua eta debe­ku honen inposaketa.

Jarraitzen dugu pen­tsatzen biga­rren auke­ra zela ego­kie­na, tokia sobe­ran dagoe­la­ko, 2 txos­nen artean gunea par­te­katze­ko. Ez da uler­tze­koa guri uka­tu zai­gun leku ondoan, bes­te txos­na bati bai­me­na ema­tea, non guretzat hain­bat arra­zoi eman zituz­ten txos­na jar­tzea debekatzeko.

Gure uste­tan, batzuen interes poli­ti­koak era­gin zuze­na du, uda­lak har­tu duen gure aur­ka­ko era­ba­kian. Uda­lak uko egi­ten du horre­la denik, non ofi­zial­ki alka­tea dena eta zine­gotzi batzuk inde­pen­dien­te beza­la dau­den zerren­dan, bai­na ez kasu hone­tan alka­teor­dea. Azken hau dela­ko era­ba­kia har­tzen denean sinatzen due­na, eta bera sor­tu­ko mili­tan­tea da. Hau esa­ten dugu sor­tu jarre­ra kol­pa­ko­rra iza­ten ari dela­ko gure aur­ka, modu aktiboan!!!!

Azken hau, beraien jarre­ra kol­pa­ko­rra, bes­te komu­ni­ka­tu batean azal­du­ko dugu, aurre­ra­go esan bezala.

HAU DA GURE KOMUNIKATUA ETA EZ SARE SOZIALETAKOA.

Etxa­rri Ara­natzen, 2016ko uztai­la­ren 29a.

Etxa­rri Ara­natz­ko Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua

etxarri2 etxarri1

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *