Emakume langilea iraultzarako prest! dinamikaren jatorria
Dagoeneko jakinarazi dugun bezala, martxoak 8ari begira hainbat eskualdetako emakumeok batu eta jardunaldi batzuk antolatu ditugu. Duela hilabete pare komunean genuen kezka batek elkartu gintuen: nola jarri martxan emakume langileon askapen prozesu eraginkor bat? Zentzu horretan, bada, eta galdera horrek plazaratzen dizkigun korapiloak askatzen ahalegintzearren, datozen egunetan hainbat hitzordu izango dugu Oarsoaldea, Bidasoaldea, Donostialdea eta Buruntzaldean.Horrela, Emakume Langilearen Nazioarteko egunak sortzen duen testuingurua baliatu nahiko genuke, inertzia soiletik haratago, martxoak 8aren sorrera ahalbidetu zuten kezka
