LANGILEON KONTROLPEKO ESPAZIO BERRIA GASTEIZEN /NUEVO ESPACIO BAJO CONTROL OBRERO EN GASTEIZ
PRENTSA OHARRA Covid-19aren ostean etxebizitzaren arazoa dago mintzagai; arazoisolatu bat edo zerbait berria bailitzan. Gasteizko EtxebizitzaSindikatua martxan jarri genuenetik etxebizitzari dagokioneanproletalgoak pairatzen duen errealitate gordinarekin egon garakontaktuan: ugazabaren jazarpen etengabeak jasaten dituztenak,higiezin agentzien gose espekulatzaileak estafaturikoak, janaribonuak sumisioa lortzeko estortsio tresna modura erabiltzen dituztengizarte zerbitzuen xantaia jasaten dutenak, legez kanpokoazpierrentetan pilatuta bizi direnak, etxegabetu arte atzera kontujasan ezin batean bizi direnak zein karitate hutsagatik lo egitenzuten sofatik modu isilean bota dituztenak. Etxebizitzaren arazoaerrealitate ukaezina da





