Momentu politikoaz /Momento político
[EUS] Azken aste osoan, Donostian, Ezker Abertzaleak tentsioa igo du eta muturrera eraman du Mugimendu Sozialistako militanteenganako presioa, larunbatean egoerak eztanda egin eta gatazka fisikoa iritsi zen arte. Agian, Ezker Abertzalekoak orain arte ikusi gabe geunden moduan estutzen saiatu dira komunistak, eta horren adibide ditugu Kijera aurrean gertatu zen eraso fisikoa (larunbata baino lehen), difamazioa, militanteen seinalamendu publikoa, arrazoi politikoengatik lanetik kaleratu izana edo larunbat gauean militante bat, aste guztian publikoki seinalatu duten berbera, etxe





