Gazteiz, 1976ko martxoaren 3a /Gazteiz, 3 de marzo de 1976
[EUS] Gaur, 1976ko martxoaren 3aren urtemugan, euskal langileriaren eta, oro har, herri langilearen errepresioaren eta bizi-baldintzen etengabeko degradazioaren aurrean, klase elkartasunaren beharraz jabetu behar gara. Gaur egun argi dugu gure helburua ez dela euskal nazio burgesaren alde borrokatzea, baizik eta euskal langileen nazioaren alde eta munduko iraultza sozialistaren garaipenaren alde. Premisa horiek ukaezinak dira guretzat. Horiek izan dira hamarkadetan euskal militantzia iraultzailearen zati handi baten helburuak. Gaur egun ere bai, gutako askorentzat. Horrela adierazten dugu gure









