Urriak 12aren inguruko irakurketa /Iraileko balantze errepresiboa
Urriak 12. Hispanitatearen, Indar Armatu espainolen eta Guardia Zibilaren eguna. Ez da kasualitatea Espainiako Egun Nazionala Ameriketan gauzatutako sarraskietan jatorria izatea, aldi berean Guardia Zibileko torturatzaileen eguna izatea kasualitatea ez den modu berean. Espainiar Estatuaren sorrera oligarkiak bere interes propioak defendatzeko borondatean kokatzen den heinean, hau biolentziaren bitartez baino ezin zaio gehiengoari inposatu. Halaxe zen XV. mendean Amerika inbaditu zutenean, eta hala izan da industrializazio prozesutik gaur egunera arte. Kapitalismoa inperialista da izatez, eta bere










