Txikito Puerto Real ospitalean, Entzutegi Nazionalak agindua
Txikito Puerto Real ospitalean mantentzen dute atzodanik, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakin ahal izan duenez. Informazioaren iturria euskal preso politikoa den Dani Pastor da eta Danik baieztatu du baita Txikitok hazitako borrokarekin aurrera determinazio tinkoa mantentzen duela. Atzo, hilak 28, 15.00etatik 19.00arte Txikitorekin egon ahal izan zen Dani. 19.00etan anbulantzian eraman zuten Txikito, Entzutegi Nazionaletik auto bat bi ebazpenekin iritsi baitzen: Bata Txikito ospitalean ingresatzeko aginduarekin eta bestea bizirik mantentzeko egin behar den guztia











