Patxi Ruizek, gose eta egarri grebaren hirugarren eguna betetzen duen honetan, etxera deitu du dagoeneko. Familiari azaldu dio grebarekin aurrera jarraitzen duela. Gogoratu behar dugu gose eta egarri greban egonda, gorputzeko organoak egun gutxiren buruan huts egiten hasten direla. Azpimarragarria da gose eta egarri grebari hasiera eman dionetik ez dela medikua pasatu bera ikustera, eta 8. modulutik preso politiko gehiagorik ez dagoen errespetu modulu batera eraman dutela. Bestalde, Ibai Aginagak bigarren eguna txapatuta du gaurkoa