2024ko otsailaren 13a, Euskal Herriko torturaren aurkako eguna/13 de febrero de 2024, día contra la tortura en Euskal Herria
[EUS] 1981eko otsailaren 13an, Espainiako errepresio-indarrek Joseba Arregi ETAko militantea torturatuz hil zuten Madrilen. Hortik dator torturaren aurkako eguna Euskal Herrian. Dozenaka mila euskal militante torturatu dituzte Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan. Hori esanda, ez gara aspertuko azpimarratzeaz tortura ez dela soilik okupatzen eta esplotatzen gaituzten estatuen esbirroen bidez pairatzen dugun kalte fisiko, psikologiko eta morala, haien zipaioen lankidetza sutsuarekin. Torturak euskal langileen bizi-baldintza gero eta okerragoekin ere badu zerikusia, alderdi guztietan.







