Patxi kartzelan dago berriro | Amnistia Ta Askatasuna
Gaurkoan Patxik bere hamaikagarren eguna betetzen du gose eta egarri greban. Ez da asko Patxiren inguruan gaur daukagun informazioa, baina daukaguna honakoa da: Atzo arratsaldean Murcia II-ko Kartzelak Patxiri eskaini zion ospitalera eramatea, baina Patxik uko egin zion aukera honi. Beranduago, 23:00ak inguru, Mulako Epaitegiak igorritako auto baten ondorioz, Patxi Virgen de la Arrixacako ospitalera eraman zuten Kartzelaren eskariari jarraiki, bere bizitza arriskuan zegoelakoan. Ospitalean 2 litro serum sartu dizkiote, eta amaren bisita jaso ahal izan du.











