Marielle Franco, Sozialismoa eta Askatasuna Alderdiko (PSOL) zinegotzia Rio de Janeiron, 2018ko martxoaren 14an hil zute…
Marielle Franco, Sozialismoa eta Askatasuna Alderdiko (PSOL) zinegotzia Rio de Janeiron, 2018ko martxoaren 14an hil zuten. Itxura guztien arabera, krimen politikoa izan zen. Hilketa aurrera eraman zutenak goi mailako tiratzaileak ziren; exekuzioa izan zela ez dago zalantzarik; eta, ziur aski, gorroto krimena izan zen. Franco ezagun bihurtu zen Giza Eskubideen eta emakumeen, LGTB komunitatearen eta faveletako komunitateen eskubideen defentsan aritzeagatik. Rio de Janeiron gertatutako gehiegikeria polizialak salatu zituen. Nortzuek hil zuten Marielle? Zergatik? Susmoek segurtasun











