Boliviako Estatu kolpearen aurrean | Ante el golpe de Estado en Bolivia
[EUS] Azkenik, Evo Moralesen gobernuaren aurkako Estatu kolpea gauzatu da. Esan behar da kolpe hau 2019ko urriaren 20ko hauteskundeak baino lehen eratzen ari zela. Santa Cruzen bere oinarri nagusia daukan Boliviako oligarkiaren eta inperialismo yankiaren saiakeren emaitza da kolpe hau; historikoki gutxietsita eta baztertuta izan diren sektoreen alde (nagusiki jatorrizko herriak eta nekazari eta langile apalak) aldaketa garrantzitsuak egin dituen gobernuaren aurkako kolpea, hain zuzen ere. Baliabide naturalen ustiatzearen kontrola eta lortutako etekinak pobrezia gutxitzeko









