Euskal Herriko barne estoldak /Las cloacas de Interior en Euskal Herria
[EUS] Ordezkari politiko ezagun bati berriki egindako jazarpen polizialak eta beraren kontra fabrikatutako datu faltsuak direla kausa, beste garai batean barra-barra erabili ohi zen esamoldea berragertu egin zaigu hedabideetan: «estatuko kloakak edo estoldak», hain justu. Bada, euskal herritarrok oraindik dugu gogoan Felipe Gonzalezek esandakoa: «Zuzenbidezko Estatua Epaitegietan eta Aretoetan ez ezik, estoldetan ere defenditzen da». Haiek bai garai latzak, hara han, GAL urdina, GAL berdea, hainbat egunetan desagertutako zinegotzi abertzaleak «kontrolik gabeko» taldeek ikasle gazteei









