Otsailak 13, torturaren aurkako eguna /13 de febrero, día contra la tortura
[EUS] Otsailaren 13an 38 urte betetzen dira Joxe Arregi Carabanchelgo kartzelan hil zenetik Espainiako Poliziak, atxiloketa epeak iraun zuen denboran zehar, egindako torturek eragindako zaurien ondorioz. Ordutik, data honek torturaren aurkako borrokan erreferentzialtasun nagusia izan du Euskal Herrian. Tortura ez da haien onetik kanpo zeuden zenbait funtzionariok aurrera eramandako praktika kasuala izan, baizik eta disidenteak zigortzeko Espainiako Estatuak sortutako makinaria oso baten emaitza. Makinaria horren parte dira poliziak, baina baita epaileak, fiskalak, epaitegietako auzi-medikuak, polizien








