Sortuko militanteen atxiloketen aurrean /Ante las detenciones de las militantes de Sortu
[EU] Sortuko lau kideen gaurko atxiloketak direla eta, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi nahi du: Lehenik eta behin atxilotuen berehalako askatasuna galdegin nahi dugu eta, errepresioaren aurrean beti egiten dugun moduan, elkartasuna adierazi nahi diegu. Era berean, Guardia Zibila bezalako erakunde terrorista batek Euskal Herrian aurrera daraman jarduera salatu nahi dugu. Etengabeak dira Espainiako Estatu faxistak Euskal Herriko politika bere talde armatuen bitartez baldintzatzeko eta kontrolatzeko burutzen dituen operazioak. Gurea indarrez okupatutako










