Donostiako amnsitiaren aldeko manifestazioan irakurritako testua eta argazkiak /Texto y fotos de la manifestación por la amnistia de la semana grande en Donostia
Lehenik eta behin, mila esker gerturatu zareten guztioi. Pixkanaka-pixkanaka bagoaz amnistiaren aldarria zabaltzen, eta nola ez, Amnistiaren Aldeko mugimendua Euskal Herri osoan eratzen, Donostiako manifestazio hau honen adibide dugularik. Ez da erraza amnistiak bezalako esanahi politiko garrantzitsu bezain indartsua duen mugimendu bat eratzea, are gutxiago Euskal Herri Langilearen sektore desberdinetara zabaltzea. Bi Estatu zapaltzaileen “begiradapean” egoteari Euskal Herriak jasaten dabilen zapalkuntzaren normalizazio prozesua gehitu behar diogu; honek amnistia gauzatzearen beharra oztopatzen du, gehienbat Euskal Herri








