Borroka da bide bakarra!- Amnistia Garrasia
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi nahi du aste honetan burututako gazte independentisten eta Hilario Urbizu iheslari politikoaren atxiloketen harira, baita Ibon Goieaskoetxea preso politikoak Frantziako kartzelarien esku jasotako jipoiaren harira ere. Espainiako Audientzia Nazional faxistak idatzitako sententzian Xabat Morán, Aiala Zaldibar, Ibon Esteban, Bergoi Madernaz, Igarki Robles, Marina Sagastizabal eta Ainhoa Villaverde atxilotzea agindu du Segiko militanteak izatea egotzita. Sententzia publiko egin aurretik ere Espainiako txakurrak zein PNVren txakur autoktonoak gazte hauek