[Eusk/Cast] Euskal Herriak OTANi ez, TTIPari ez!
Euskera 9 urte igaro dira 1986ko martxoaren 12 hartatik. Orduan, Hego Euskal Herriak, gure herriaren historia antiinperialistako erabaki esanguratsuenetakoa hartu zuen: 931.367 gizon-emakumek, hau da, emandako botoen %62‑k , ezezko borobila eman zioten OTANi. 29 urte igaro dira eta Euskal Herriak, bere erabaki irmoa gorabehera, egitura politiko-militar horretan indarrez sartuta jarraitzen du, berori giltzarri izanik estatubatuar eta europar estrategia inperialista garatzeko. Izan ere, bloke sozialista eraitsi zenetik, OTANek, bizi-bizirik irauteaz gain, kide gehiago bildu ditu