«Behar ez dugun» AHT-ren aurkako manifestazioa egin dute
Durangoko kaleetan barrena egin den manifestazioa. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS) DURANGO-.AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, ehunka lagun bildu dira Durangon Abiadura Handiko Trenari (AHT) ezezkoa adierazteko. Ertzaintza hurbil-hurbiletik zelatan eduki eta gero, manifestazioa amaituta salatu dutenez, hainbatek «gure herrira progresoa trenarekin» datorrela «saldu nahi» izatea arbuiatu du Mila Elorza bozeramaleak. «Baina ez gara kapazak –azaldu du, ironiaz– progreso hori gure begiekin ikusteko. Ez gara horretarako kapazak, ez gaitasun faltagatik, faltsua delako baizik». Esan duenez, «politikarien eta zenbait