Urriko balantze errepresiboa
Hona hemen urriko errepresioaren inguruko balantzea. Beste behin ere ikus dezakegu errepresioa ez dela funtzionario jakin batzuen erabaki indibiduala, Estatuek langileria zapalduta mantentzeko erabiltzen duten mekanismoa baizik. Jabetza pribatua, inperialismoa, gerra zikina, kode penala, kartzelak, polizia, epaitegiak, dirudunen enpresa diren komunikabideak… Horiek guztiak dira beharrezkoak errepresioa modurik eraginkorrenean gauzatzeko. Errepresioa gehiengoaren izerdia eta odolari esker gutxi batzuen pribilegioak mantentzeko mekanismoa da. Eraso indibidual gisa ulertzetik urrun, Estatuen eraso bakoitza osotasun baten barnean ulertu behar dugu.











