Georges Ibrahim Abdallah askatu!
Georges Ibrahim Abdallah, 1951ko apirilaren 2an Libanon jaio zen militante komunistak 40 urte bete ditu preso estatu frantsesean, egun Lannemezango espetxean dagoelarik. Bizi osorako kartzela zigorra ezarri zion Frantziar estatu terroristak Palestinar Erresistentziaren militantea izateagatik. 40 urteko oinaze honen ostean, Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa da ezbairik barik. Frantziako estatuak bizi osorako espetxe zigorrak ezartzen dizkie Georges bezalako askatasun unibertsalaren aldeko militante eredugarriei sionismo nazienarekin eta haien genozidioarekin harremana duen bitartean. Bai aurretik zein









