Pasaiako segadan hildakoen oroigarriari eraso egin diotela salatu dute
Egiari Zor Fundazioak txio baten bidez salatu duenez, Pasaiako segadan hil zituzten lau militanteak gogorarazteko margolanei eraso egin diote gaur gauean. Zehazki, hildakoen lau siluetak irudikatzen dituen irudiari pintura gorria eta horia bota diete, Espainiako bandera marrazteko. Erasoa hilketa haiek argitzeko epaiketa irekita dagoen unean izan dela nabarmendu du Egiari Zorrek. “Estatuaren biktimen memoriaren kontrako erasoak ez dira berriak”, salatu dute. Beraien esanetan, “kontakizun eta proiektu politiko zehatz bat inposatu” nahi dutenen eskutik datoz erasoak. 1984ko










