Martxoaren 11n, denok Bilbora!
Martxoaren 11n kalera aterako gara NATO eta EB ez! Euskal Herria antiinperialista!esatera. Data sinbolikoa da, Euskal Herriak orduan ukatu baitzuen NATOn sartzea. 37 urte geroago, Euskal Herri langilea kalera aterako gara, beste behin, erakunde inperialistari ezezkoa ematera. Baina manifestazioa ez da ekitaldi memorialista bat, helburua ez baita atzoko Euskal Herri antiinperialista aldarrikatzea, baizik eta gaurko eta biharko Euskal Herri antiinperialista antolatzea, horretarako beharrezko erantzun irmoa emanez egungo ofentsiba inperialistari. Askotariko posizioak daude, kapitalaren mundu mailako









