Mugimendu Sozialistako kide baten atxiloketa eta kartzelatzearen aurrean
Mugimendu Sozialistako kide baten atxiloketa eta iragarritako kartzelatzearen aurrean, Tinkok elkartasuna adierazi nahi dio militante honi baita bere senideei zein parte hartzen duen mugimendu politikoari ere. Era berean, errepresioa sustatzen duten estamentu ezberdinak salatu nahi ditugu, izan ere biolentzia estrukturalak eragile instituzional ezberdinen parte hartzea ezinbestekoa du langileriak eraso hauek naturaltasunez ikus ditzan. Errepresioaren zilegiztatzeak askatasun itxura emango dien elementuen beharra dauka, alderdi politiko instituzionaletatik epaile eta poliziak arte, komunikabideetatik eta pentsaera zuzentzeko gainontzeko erremintetatik pasatuz.








