Aberri Eguna 2022. Borrokatzeko eskubidea eta betebeharra dugu /Aberri Eguna 2022. Tenemos el derecho y el deber de luchar
[EUS] Sistema kapitalistaren etengabeko jazarpenaren aurrean, borrokatzeko eskubidea gaitzetsiz eta nazio eta klase zapalkuntza muturrera eramanez, guk gure betebeharra borrokatzea dela adierazten dugu. Duela hamarkada batzuk, sistemaren mekanismo guztiak abian jarri ziren ENAMen deskonposizio-prozesua gauzatzeko. Mugimendu hori jada sozialdemokrazia eta euskal burgesia txikiaren pean zegoen. Indar hauek etorkizun sozialista baztertu zuten Euskal Herriarentzat, bazekitelako lorpen hori borroka gogor baten bidez bakarrik lor zitekeela, denboran zehar luzea eta ustiatzen gaituzten sistemetatik kanpo. 2008ko krisi kapitalista, garai hartako euskal









