Ez ibili milongetan. Euskal Estatu Sozialistaren alde /No nos contéis milongas. Por el Estado Socialista Vasco
[EUS] Puntu batzuk aipatuko ditugu, kapitalaren iritzirako irabazi ekonomikoen objektu ezinbestekoak eta klaseko posizio hegemonikorako euskarri direnak, eta, aldi berean, klase lider izaten jarraitzeko arriskurik handiena dutenak. Hori esaten dugunean, ez dugu subjektu zapaldu bat bera ere gogoetatik kanpo uzten, zapalkuntza guztiak kapitalaren eta bere ezinbesteko patriarkatuaren arabera antolatuta eta uztartuta baitaude, bere horretan irauteko. Horrek guztiak zerikusia du kapitalak mahai gainean jartzen dituen fronte erasokor eta defentsiboekin, denok sartuta gauden klase borroka saihestezinean, kontziente









