Merezitako omenaldia /Homenaje merecido
[EUS] Azken egunotan hainbat preso politikori kartzelatik irtetean haien herrietan emandako ongi etorri beroen harira, zalaparta bizian hasi dira bakezale faltsu ezberdinak eta «biktimen» erakunde neo-faxistak. Lehenengoek ongi etorria giro pribatuan egiteko deia egin dute, eta besteek ematea debekatzea eskatu, ekitaldi horietan biktimen memoria iraintzen ari direlakoan. Militante politikoak publikoki iraintzen dituzten berberek harrera pribatuak eskatzen dituzte orain. Honen atzean benetan dagoena, ordea, iraganaren manipulazioaren bitartez etorkizuna baldintzatzeko nahia da, eta hori alde iraultzailea umiliatzetik