[Eusk/Cast] La nada no es meta ni camino, es nada/Ezereza ez da jomugaezta bide ere, ez da ezer- Petri Rekabarren. (I parte de IV)
Euskera Hasiera ematen diogu lau iruzkin labur sailari, euskal nazio eta klase askapenerako mugimendu zabalaren zati baten egoeraren ingurukoak (edo ezker abertzalea funtsezko zentzu historikoan). Gehienbat, Sortun jarriko dugu arreta eta, zehazkiago, zuzendaritzan. Aztertuko dugu, lehenik, zein larriune hartu behar dugun abiapuntutzat zuzendaritza burokratikoa dela baieztatzeko, eta nolako ondorioak dakartzan berekin; bigarrenik, eta aurrekoarekin loturik, erreformismo klasikoren alderantz izan duen atzerakada politiko zein ideologikoa, egitasmo hutsalaren ezaugarria dena; hirugarrenik, eta bertotik, oraingo zuzendaritza, erreformaren eta