BIZITZA BIOLENTOEN AURREAN, GAITASUN SOZIALISTAK ANTOLATU! – ITAIA
Indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira, ITAIAren izenean biolentzia matxistaren gaineko gure analisi politikoa argitaratu nahi izan dugu. Aurtengoan, ezinbestekoa izan dugu pandemiaren testuingurua erabat baldintzatu duen egoera ekonomiko eta politikoa kontuan hartzea. Beraz, beharrezkoa iruditzen zaigu indarkeriak sistema kapitalistan betetzen duen funtzioa analizatzeaz gain, gaur gaurkoz zein forma hartzen dituen ere identifikatzea. Koronabirusaren osteko aldaketa kultural eta ekonomikoak izugarriak ari dira izaten. Gizartean eragin dituen galerak, aldaketa koiunturalak izatetik urrun, ondorio sakon eta zorrotzak dira.