[EUS] Txikito, Danitxu, Jon Kepa… Zuekin gaude!
Gutun hau idazten hasi naizen momentuan harrotasuna eta lotsaren arteko nahasketa sentitzen dut. Harro sentitzen naiz zuen jarrera duinarekin herri baten ausardia, koherentzia eta eskuzabaltasunaren isla bihurtzen zaretelako, makurtu ez ezik hainbeste kide akabatu dituen kartzeletako biolentzia hiltzaileari aurrez aurre begiratzen diozuelako; baina lotsa ere sentitzen dut, beste garai batzuetan aipatutako balioak mantentzeagatik txalotzen zintuztetenetako batzuek, zuek estigmatizatzeko eta babes zein laguntzarik gabe gelditzeko saiakera antzuan dabiltzalako, eta dena Nire izenean ez!ozen oihukatu duzuelako gu
