¡AGUR ETA OHORE PIPER!
1970. uretik hernanitik alde egin behar izan zuen Ipar Euskal Herrira Jose Mari Aldasoro Artola‑k. 41 urte etxetik kanpo eman ostean, aspalditik pairatzen zuen diabetesa dela eta 80 urte zituela hil da Baionan.
Une gogor hauetan Etxerat elkartetik gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diogu Jose Mariren senide eta gertukoei. Horrelako egoerak berriro gerta ez daitezen, euskal errepresaliatu politikoen eskubidean errespeta daitezen exijitzen dugu berriro ere.
Jose Mari Aldasoro «Piper» iheslari politiko hernaniarra gaur goizean hil da Baionan
80 urterekin hil den Aldasorok, 1970an alde egin behar izan zuen Hernanitik eta osasun arazoak zituen aspalditik.
02/01/2012 19:38:00
BAIONA-. Etxerat-ek ezagutzera eman duenez, Jose Mari Aldasoro «Piper» iheslari politiko hernaniarra gaur goizean hil da Baionan.
1970an Hernanitik alde egin behar izan zuen Ipar Euskal Herrira Aldasorok eta 41 urte eman ditu etxetik kanpo. Jakinarazi dutenez, aspalditik pairatzen zuen diabetesa eta 80 urte zituela hil da Baionan.
Etxerat elkartetik babesa eta elkartasuna adierazi nahi izan diete Aldasororen senide eta gertukoei. Aldi berean, horrelako egoerak berriro gerta ez daitezen, euskal errepresaliatu politikoen eskubideak errespetatzea exijitu dute berriro.
Datorren asteazkenean azken agurra emango diote Aldasorori Hernaniko Orbegozo tanatorioan.