
Emakume Abertzaleen V. Topaketa Feministak burutuko dituzte asteburu honetan Leitzan. Bertan, Borroka Feministaren bilakaerari buruzko gogoeta egitea bilatzen dute eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Bilbotik autobusak aterako dira ostiralean 16:15enean.
Bilgune Feministak 10 urte beteko ditu eta ondorioz, beharrezkoa ikusi dute Euskal Herriko emakumeen askapenerako prozesuaren eta bertako Mugimendu Feministak garatutako estrategiaren inguruan hausnartzea. Guzti horregatik, martxoaren 2, 3 eta 4an V. Topaketa Feministak izango dira Leitzan, duela 10 urte “Euskal Herrirako estrategia feminista birdefinitu eta gainbeheran zegoen mugimendu feminista berraktibatzeko asmoa” erakutsi zuten toki beran.
Azken urteetan “aurrera pausu nabariak” eman ditu Bilgune Feministak eta aurtengo topaketetan “aurrera begirako erronkak finkatzea” bilatzen dute besteak beste. Baina proposatzen duten gogoetan helburu nagusiak bitan banatu daitezke; lehenik eta behin, sexuaren araberako zapalkuntzaren bilakaeran lehentasunezko gatazkak identifikatzea eta bigarrenik, Euskal Herria feminista bilakatzeko prozesuaren subjektu politikoak aktibatzeko era eta bitarteko berriak pentsatzea.
Topaketetan parte hartzeko izena eman beharra dago. Egun guztietarako bonoak 25 euro balio ditu eta egun batekoak (otorduak barne) 12 euro. Ordanketa 3035 0129 19 1290033730 kontuan egitea besterik ez dago. Nagusituko den hizkuntza euskara izango bada ere, hanbat tailer euskeraz eta gazteleraz izango dira eta frantseses mintzatzen direnentzat itzultzaileak egongo dira. Herriko kiroldegia lotarako gune moduan egokitu dute baina norberak lo zakua eraman beharko du eta dutxatzeko tokiak ere egongo dira. Bukatzeko haurtzaindegi zerbitzua jarriko dutela iragarri dute.
Nola heldu
Bilbotik autobusak aterako dira ostiralean 16:15ean eta Iurretan geldaldia egingo dute. Horietan joateko izena ematea beharrezkoa da. Bestalde, egunero hainbat autobus daude Euskal Herriko txoko ezberdinetatik Leitzara heldu ahal izateko:
Donosti-Leitza: egunero, 11:15etan eta 20:00etan.
Leitza-Donosti: egunero, 8:50etan eta 18:05ean.
Iruña-leitza: lan egunak 13:00etan eta 19:30etan //Larunbata, 13:00 eta 19:30.
leitza-Iruña: lan egunak 7:50 eta 15:30//Larunbata, 9:00 etan 15:30.
Tolosa- Leitza: lan egunak, 7:50, 13:10, 18:00, 21:10// Larunbata, 13:35 eta 18:25.
Leitza- Tolosa: lan egunak, 8.30, 13:45, 19:00//Larunbata, 19:00.