Omenaldi etaaitortza eguna da 2018. urteko Azaroaren 17a. Ikasle Abertzaleak antolakundeak 30 urte betetzen dituen eguna denez, batetik urteetan antolakunde honen parte izan diren belaunaldi guztietako milaka kideenganako aitortza etaomenaldi eguna da. Neurtzea ezinezkoa den urteetako lan etakonpromiso militanteari esker aurkitzen garelako gauden leku etaegoeran, eskerrik asko bihotz- bihotzez antolakunde honen parte etababes izan zareten guztioi, zorionak zuei!
Aitortza etaomenaldi eguna izateaz gain, begirada atzera bota etagaur arte izan dugun ibilbideari zintzotasun zein kritikotasunez erreparatzeko eguna ere bada bestetik azaroaren 17 berezi hau. Azkar esaten bada ere, ez da makala 30 urtetako ibilbidea, honek berarekin dakarren lan, garaipen, atsekabe, zoriontasun, buru-hauste, eztabaida, irakaspen, erronka etaabar luze batekin.
Gure antolakundeari errepaso historiko bat eman ahal izateko, ezinbestekoa da lehenengo begirada 1983. urtean jartzea, zehazki Jarrai antolakundearen II.Kongresuan. Izan ere, bertan eman ziren eztabaida etahartu ziren erabakiek marraztuko dituzte gerora Ikasle Abertzaleak izango denaren lehen zutabe etaoinarriak.
Aipatutako kongresuan ondorioztatu zen Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren (ENAM) beharrei erantzuteko erakunde baten beharra zegoela hezkuntza esparruan (zehazki LH, bigarren hezkuntza etaunibertsitatetan), etaberaz, beharrezkoa zela ENAMelikatuko zuten militante berriak lortzeko ikasle masa erakunde bat sortzea. Masa erakundea zioten, Jarraik abanguardia politikoaren papera betetzen zuenez etakuadro antolakunde moduan definitzen zenez, euskal langile klaseko gazte sektore kontzientziatu gabeen etaJarrairen arteko zubi lana egingo zuen ikasle erakundea izatea zuelako helburu. Printzipio ideologiko etaantolakuntza eredu lausoagoarekin etakontzientzian garapen handia ez zuten ikasleentzat, praktikaren bitartez kontzientzia hau garatu eta ENAM-ren parte izatera pasatzeko helburua hain zuzen ere.
Honen onarpen etaurteetako garapenaren baitan ulertu beharra daukagu gure sorrera. 1988. Urteko Azaroaren 17an sortu zen ofizialki Ikasle Abertzaleak antolakundea. Hasiera batean hezkuntzarako programa zehatz-mehatz egituraturik ez bagenuen ere, urteetan zehar garatzen joan garen erronka izan da. Bide horretan lehenengo kongresuaren baitan salto nabarmena ematea lortu genuen, bertan helburu estrategikoa adostu baikenuen. Hau da, Euskal Herri aske etasozialistaren hezkuntza eredua barnebiltzeko kontzeptua definitu genuen, urte gutxira Euskal Eskola Nazionalaren izena hartuko zuena.
Erronka handi hori jopuntuan izanik jarraitu genion bideari lehenengo kongresutik aurrera. Pixkanaka definitzen etasakontzen joan garen proiektu estrategikoa izan da Euskal Eskola Nazionala beraz, etabelaunaldi bakoitzari, beren garai historikoari erantzunez, horren lorpenerako pausu etaibilbideak marraztea egokitu zaio. Ildo honetan, badira gaur arte garatu diren ekimen etadinamikak: Herri eskolak, jai egun arrotzei intsumisioa egiteko etabestelako hezkuntza eredu baten eraikuntzan aurrera pausoak emateko proiektua direlarik gaur-gaurkoz, edo «Ekin euskalduntzeari» kanpainak abiarazi zuen euskalduntzearen aldeko borroka kasu. Baina badira ere epe jakin baterako sortu ziren edo agortu ziren dinamika edo erronka taktikoak. Guztiak, ordea, bizitako garai etatestuinguru anitzei erantzuteko antolakundeak hartu dituen erabaki etajarrerak izan dira, norabide bera izanaz ipar: Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntza.
Plan edo erronka taktikoei dagokionez aipatzekoa da bereziki, antolakundearen IV. Kongresuan adostu genuen Euskal Eskubideen Karta, ikasleon 9 eskubiderekin osatua zegoena. Mende berrian sartu etahortik gutxira martxan jarri genuen berau, antolakundearen baitan emandako ezinbesteko pausu modura identifikatzen dugularik gaur-gaurkoz. Ikasleok, hezkuntza esparruan jasaten ditugun zapalkuntza etaerasoen indartze etagogortze modura ulertzen genuen ere Bologna prozesua bera. Etahorren aurka abiatu genuen dinamika, ildo honetan eman genuen borroka nagusieenetakoa litzateke. Borroka honek, urteetako dimentsioak hartu zituen ‑honek berarekin dakarren guztiarekin- etaplan honen inposaketaren ondorioak arlo akademikoan oraindik ere jasaten ditugu, baita arlo militantean sentitu ere.
Ondorio horietatik eratorri ziren ondoren egin genituen plan taktikoaren birmoldaketa etaegokitzapenak. Izan ere, hurrengo kongresuan (V. Kongresua) erabaki genuen Euskal Eskola Nazionala ahalbidetuko ziguten proiektu zehatzak martxan jartzeko garaia zela. Etaerabaki honetatik abiatuko dira esaterako, Euskal Curriculuma edo Euskal Unibertsitatea aldarri izatetik proiektu erreal izateko konpromisoa aurrena, etaHerri Unibertsitatea edo Talde Kritikoak bezalako proiektuen sorrera geroago. Izan ere, V. Kongresuan hartu genuen konpromisoaren berrespen etasakontze bat izan zen seigarrena. «Biharko egunaren edo inoren zain egon gabe, ikasleok beste eskola eredu baten aldeko eraikuntzako praktika errealak martxan jartzen» hastea zela lehentasuna genion azken kongresuan. Etabaita egin ere, apustu estrategiko honen ondorio izan direlako (ez bakarrik) egun Herri Unibertsitate etaTalde Kritikoak daukaten indar etagaitasun maila.
Hamaika dira hemen aipamena merezi duten baina espazio faltagatik aipatu ezin ditugun borroka, dinamika, erabaki etairakaspenak. Esan bezala 30 urtetako ibilbideak askorako ematen du etaakats bat izango litzateke aipatutako guztia modu lineal etajarraikor batean ulertuko bagenu. Ikasle Antolakundeak bere gora-beherak etafase ezberdinak bizi izan ditu, etainolaz ere ez da izan modu lineal batean aurrera egin duen bidea. Honetan zerikusia handia izan du etsaiak noski. Maila internazionalean, estatu zapaltzaileen bidez edo Euskal Herrian bertan etengabeakoa izan delako etsaiaren ofentsiba, honek berarekin dakarrelako gure miseria, sufrimendu etazapalkuntzara kondenatzea. Finean bereganako dependentziara etasumisioa. Horrela ulertzen ditugu batetik, egin dituen hezkuntza mugimendu guztiak, izan plan estrategikoak, erreformak edo egokitzapen taktikoak. Etabaita ere, zuzenean gure antolakundeak edo ikasle mugimenduak bizi izan dituen eraso errepresibo guztiak.
Ez dago dudarik ibilbide korapilatsu etazaila izan dela, bere momentu etaondorio guztiekin batera ulertu behar duguna gainera. Horregatik, guri dagokigu orain urteetako borrokaren oinordekotzak eskatzen duen mailan jardutea. Orain arte egin bezala, Euskal Eskola Nazionala helburu etaipar izanik, testuinguru etakoiunturak eskatzen diguten berregokitzapen etaproposamen taktikoak garatzea dagokigu, Euskal Eskola Nazionalaren proiektua geroz etagauzagarriago etaerrealago bihurtzeko helbururarekin.
Bide horretan etahurrengo ziklo politikora begira, ezinbestekoa izango zaigu hezigunez-hezigune, etsaiaren ofentsiba etengabe horri aurre egiteko gaitasunak erdietsiko dituen mugimendu zabal baten artikulazioan buru-belarri jardutea. Koiuntura orokorrari erreparatuta, etsaiaren ofentsibak ez du amaiera iragarririk, etaez dago bermerik langile klaseko ikasleon baldintzak onera egingo dutela pentsatzeko. Horregatik, ikasleon zein hezkuntza esparruko beste hainbat sektoreen problematika etabizi baldintzetan aurrerapausoak emateko etamasa mobilizatzeko gaitasuna izango duen mugimendu edo bloke politikoa eraikitzeko beharrezkoa izango zaigu sentsiblitate desberdinen artikulazioa, errespetuzko interlokuzio etaelkarlana oinarri hartuta. Hau da, garai batean Euskal Eskubideen Kartak betetzen zuen erronka taktikoaren birformulazioa etaegungo garai historikoari egokitutako plan taktiko baten osaketa izango da datorren ziklo politikorako erronka nagusia.
Etsaiaren aurrean defentsa antolatzeaz gain ordea, beharrezkoa zaigu pasa diren bi kongresuetan azpimarratu etaberretsita dugun, «proiektu zehatzen eraikuntza» filosofian sakontzea. Horregatik guri dagokigu filosofia honen baitan aurrerapasoak ematea, geroz etaindar gehiago artikulatuz Euskal Eskola Nazionalaren oinarri izango diren instituzioak eraiki etaindartzea, hain zuzen ere. Honen baitan bereziki Herri Unibertsitate etaTalde Kritikoek osatzen duten Eskola Kolektiboen proiektuan sakontzea batetik, etaHerri Eskolen garapena, bestetik.
Gehiago luzatzeko asmorik gabe, agur etabesarkada berezi bana bidali nahi diegu, antolakunde honen parte edo babes izan diren burkideei etabahituta edo ihesean dituztelako, gaurkoan behar bezala ospatu ezin dutenei. Dohakie beraiei gure indar, babes etabesarkadarik beroena!
Gure ibilbide osoaz harro gaude etabertatik ikastea dagokigu orain. Garaiak etaoinordekotza indartsu honek eskatzen duen maila etaerantzukizunaz jakitun, lanean jarraitzeko prest gaude. V. Kongresuan Altsasun esan genuen bezala: «…ikasle borrokak honaino ekarri gaitu etaorain aurrera begiratzeko garaia da. Burua altxatu etagure bide nekaezinaren oztopoak etaaukerak begiztatzen ditugu, jorratu beharreko bidea marrazteko garaia da…».
Gora urteetako lan etaborroka militantea!
Gora Ikasle Abertzaleak!
Ikasle Abertzaleak, 2018ko azaroaren 17an



