1938ko azaroaren 9ko gaua kristal hautsien gaua edo Kristallnacht izenarekin da ezaguna. Gau hartan populazio juduaren kontra Alemania eta Austria nazia. aurrera eraman zuten pogromoa gertatu zen. Estatuko beste segurtasun indarren artean SAk eta populazio zibil alemaniarrak 8.000 jabetza sakeatu eta suntsitu zituzten, gutxienez 91 pertsona erail zituzten eta 30.000 judu atxilotu zituzten, ondoren hainbat kontzentrazio esparruetada deportatu zituzten.Hitlerrek eta Goebbelsek eman zuten agindua, nahiz eta populazioaren berezko erreakziotzat agertu nahi izan zuten.
1933an bertan, naziek boterea eskuratu eta gutxira, gobernua neurri antisemitak onartzen hasi zen: negozio juduei boikot egiteko deia luzatu zen, eskubide zibil eta politikoak mugatzen zituzten legeak berrezarri zituzten (boto eskubidea ukatu zitzaien; funtzionario postua eskuratzea galarazi, eta hezkuntza eta aisialdirako aukerak murriztu zitzaizkien; judu eta judu ez zirenen arteko ezkontzak debekatu ziren; pasaportea kendu zitzaien).
1938ko urriaren 28an jatorri poloniarra zuten juduak Poloniara deportatu zituzten. Poloniak ez zituen hartu nahi izan. Familia horien prekarietateak bultzatu zuen Herschel Grynszpan (Parisen bizi zen gazte judua) Estatu frantseseko Enbaxada naziko idazkaria hiltzera. Gertakari horrek pogromoa piztu zuen. Pogromia bera Holokaustoa martxan jartzeko inflexio puntutzat hartzen da.
Informazio gehiago:
Dialnet-LaNocheDeLosCristalesRotosKristallnachtYSusConsecu-5171563
https://es.m.wikipedia.org/wiki/Noche_de_los_Cristales_Rotos
https://www.lavanguardia.com/…/80-aniversario-no…/index.html
Liburua: https://ambitocultural.es/noche-de-cristales-rotos-1761/
Bideoa: https://youtu.be/ME-xcHSxmyE