AEBk itsasontzi-basea jarri zuten 1903ko ekainaren 2an Guantanamon haren kokapen estrategikoagatik eta Itsasontzi Estazioetarako Alokairuen Hitzarmena baliatuta. Hitzarmen hori Platt Zuzenketan du oinarria. Azkeneko hori AEBk Kubako konstituzioari atxiki zioten zuzenketa da, zeinaren arabera AEBk Kubari lurraldekoak zein ekonomikoak ziren kontzesioak inposatu zizkioten. Oro har, Kubako burujabetza murrizten zituzten eskubideak bereganatu eta neurriak inposatu zituzten AEBk.
1898an Espainaren menpean zeuden azkeneko koloniek euren askapena lortu zuten, tartean Kuba. 1902ko maiatzaren 20an Kubako Errepublika aldarrikatu zen. Hala ere, Kuba AEBen okupaziopean jarraitu zuen eta estatubatuarrek Kubako Konstituzioari Platt Zuzenketa atxikitu zioten. Okupazioa 1902ra arte luzatu zen.
1906an AEBk bigarren okupazioa hasi zuten Kuban. 1909ko urtarrilaren 28an eta José Martí jaiotzaren urteurrenaren omenez AEBko okupazioa amaitutzat eman zen. Hala ere, arestian esan bezala, Guantanamoko itsasontzi-baseak okupazio horren isla izaten jarraitzen du.
http://www.iri.edu.ar/…/03/efem%C3%A9rides-pereyra-enero.pdf
https://archivos.juridicas.unam.mx/…/b…/libros/6/2525/15.pdf
https://www.google.com/url…