1909ko urta­rri­la­ren 28an AEB­ko oku­pa­zioa amai­tu zen Kuban. Otsai­la­ren 1ean tro­pa yan­kiak irla­tik alde egi­ten hasi ziren …

Tabla de contenidos
1909ko urta­rri­la­ren 28an AEB­ko oku­pa­zioa amai­tu zen Kuban. Otsai­la­ren 1ean tro­pa yan­kiak irla­tik alde egi­ten hasi ziren eta api­ri­la­ren 1ean azke­ne­ko tro­pek han­ka egin zuten. Hala ere, Guan­ta­na­mo AEBn men­pe gera­tu zen gaur­daino.

AEBk itsa­son­tzi-basea jarri zuten 1903ko ekai­na­ren 2an Guan­ta­na­mon haren koka­pen estra­te­gi­koa­ga­tik eta Itsa­son­tzi Esta­zioe­ta­ra­ko Alo­kai­ruen Hitzar­me­na balia­tu­ta. Hitzar­men hori Platt Zuzen­ke­tan du oina­rria. Azke­ne­ko hori AEBk Kuba­ko kons­ti­tu­zioa­ri atxi­ki zio­ten zuzen­ke­ta da, zei­na­ren ara­be­ra AEBk Kuba­ri lurral­de­koak zein eko­no­mi­koak ziren kon­tze­sioak inpo­sa­tu ziz­kio­ten. Oro har, Kuba­ko buru­ja­betza murriz­ten zituz­ten esku­bi­deak bere­ga­na­tu eta neu­rriak inpo­sa­tu zituz­ten AEBk. 

1898an Espai­na­ren men­pean zeu­den azke­ne­ko kolo­niek euren aska­pe­na lor­tu zuten, tar­tean Kuba. 1902ko maiatza­ren 20an Kuba­ko Erre­pu­bli­ka alda­rri­ka­tu zen. Hala ere, Kuba AEBen oku­pa­zio­pean jarrai­tu zuen eta esta­tu­ba­tua­rrek Kuba­ko Kons­ti­tu­zioa­ri Platt Zuzen­ke­ta atxi­ki­tu zio­ten. Oku­pa­zioa 1902ra arte luza­tu zen.

1906an AEBk biga­rren oku­pa­zioa hasi zuten Kuban. 1909ko urta­rri­la­ren 28an eta José Mar­tí jaiotza­ren urteu­rre­na­ren ome­nez AEB­ko oku­pa­zioa amai­tutzat eman zen. Hala ere, ares­tian esan beza­la, Guan­ta­na­mo­ko itsa­son­tzi-baseak oku­pa­zio horren isla iza­ten jarraitzen du.

http://​www​.iri​.edu​.ar/…​/03​/efem%C3%A9rides-pereyra-enero.pdf

https://​archi​vos​.juri​di​cas​.unam​.mx/…​/b…​/libros​/6​/2525​/15.pdf
https://​www​.goo​gle​.com/url…

http://​www​.auten​ti​co​.org/oa09335.php

Itu­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Responsable: Auñamendi Kultur Elkartea. Usamos tu nombre, correo e IP para publicar y moderar el comentario y evitar el spam (Akismet). Puedes ejercer tus derechos escribiendo a boltxe@boltxe.eus. Más información en la Política de privacidad.