
Hona hemen jaso dugun mezua:
2019ko irailean Gudarien Basoa birlandatu genuen Aritxulegi mendian. Bideoa berehala zentsuratu ziguten arren, ekimena burutu genuen.
Hilabete batzuk beranduago, landatutako haritzak deuseztatu dituzte. Bere garaian Guardia Zibilak bahitu zituen zuhaitzak Espainiako Entzutegi Nazionalaren aginduz. Ez gintuzke harrituko zuhaitz hauen aurkako eraso berri hau beraiena izateak (argazkiak bidaltzen dizkizuegu).
Gudarien memoria gordetzen jarraituko dugu. Euskal Herriaren alde dena eman zutenei, dena diegu zor!