bilbo_2020_burua.jpeg

Mani­fes­ta­zioa egin dute Bil­bon «Borro­kak ez du ete­nik. Amnis­tia osoa» lelopean

Tabla de contenidos

Agi­ria:

Arratsal­de on guztioi

Bes­te behin ere mani­fes­ta­zio honen lelo nagu­siak BORROKAK EZ DU ETENIK eta AMNISTIA OSOA izan behar izan dira. Arra­zoia xumea da zeren eta borro­ka eki­tea­ri utzi edo­ta amnis­tia alda­rri­katzea­ri uko egin­go dio­gun egu­nean, gure etor­ki­zu­na gure oku­patzai­le eta esplo­tatzai­leen eskue­tan egon­go bai­ta. Beraz, JO TA KE IRABAZI ARTE!!!

Bes­tal­de­tik, dela­ko pan­de­mia dela eta, kalean ara­zoak, kez­kak eta arris­kuak nonahi sor­tzen bazaiz­ki­gu, gogo­ra eka­rri behar dugu berri­ro ere, zein bal­din­tza gogo­rre­tan bizi behar duten pre­so, depor­ta­tu eta ihes­la­ri poli­ti­koek. Honen aurrean gure indar guz­tiak alar­ma gorrian ipi­ni behar ditugu.

Zen­tzu hone­tan, Eus­kal pre­so poli­ti­koak Eus­kal Herri­ratzea dela eta ez dela, ez dagoe­la erdi­bi­de­rik argi esan behar dugu. Hau da, erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­ko guz­tiak Eus­kal Herrian eta kalean behar ditu­gu ORAIN inola­ko bal­din­tza poli­ti­ko­rik gabe, terro­ris­tak ez dire­la­ko! mili­tan­te poli­ti­koak dire­la­ko! guda­riak direlako!!!

Eta, horre­taz gain (eta hone­ta­ra­ko ez da pan­de­mia­rik exis­ti­tu behar), kalean behar ditu­gu ere kapi­ta­la­ren kri­si eko­no­mi­ko itzel horri aurre egi­te­ko herri­tar sek­to­re zabal eta lan­gi­le­ria­re­kin bate­ra. Eus­kal herri lan­gi­lea­ren orai­na eta etor­ki­zu­na­ren defen­tsan aritze­ko hain zuzen ere.

Amaitze­ko, beti ere azpi­ma­rratzea, AMNISTIA, bere zen­tzu zaba­lean, guz­tiz lotu­rik dagoe­la Eus­kal Herria­ren Inde­pen­den­tzia eta Sozialismoarekin. 

Horre­xe­ga­tik diogu: 

Jo ta ke AMNISTIA OSOA lor­tu arte!!!

Jo ta ke Eus­kal Herria SOZIALISTA lor­tu arte!!!

Jato­rria /​Ori­gen

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *