Igor Gon­za­lez Sola Esta­tu espai­no­lak eraila

Atzo arratsal­dean zabal­tzen hasi zen Esta­tu espai­no­lak bes­te guda­ri bat, bes­te eus­kal mili­tan­te bat, Igor Gon­za­lez Sola beti­ra­ko era­man due­la, erail due­la ale­gia. Eus­kal Herria lutoz jan­tzi da berri­ro. Lutoz jan­tzi da bai, bai­na ez etxean era­ma­te­ko lutoa, kalean era­ma­te­koa baizik. 

Eus­kal mili­tan­te­ak kalean egon behar dire­la (eta are gehia­go gai­xoak) behin eta berriz alda­rri­ka­tu du gure Mugi­men­duak. Aldiz, Espai­niak eta Fran­tziak ez dute onar­tzen ez Eus­kal Herria ezta aska­pe­ne­ra­ko bere sub­jek­tu poli­ti­koa, hots, eus­kal lan­gi­le­ria. Honek esan nahi du bi esta­tuak ara­zo larri baten aurrean aur­kitzen dire­la. Hau da, Eus­kal Herria ez da ez Espai­nia ezta Fran­tzia ere, eta gai­ne­ra eus­kal lan­gi­le­riak Esta­tu inde­pen­den­te eta sozia­lis­ta erai­ki nahi du. Hori da ara­zo edo kon­trae­sa­na­ren mamia.

Bes­te­tik, VAS­CON­GA­DA­Sen hil dute­la Igor esan behar dugu. Bai, etxe­tik hur­bil, bai­na espetxean. Horrek esan nahi du Eus­kal Herrian dau­den espetxee­tan ere hil­tzen dute­la Espai­nia­koe­tan beza­la­xe. Horrek esan nahi du kalean behar ditu­gu­la eta ez etxe­tik gertu.

Horren aurrean Esta­tu oku­patzai­leek eus­kal mili­tan­te­ak kale­ra­tu ahal iza­te­ko damu dai­te­ze­la exi­gitzen dute. Hori ala heriotza. Inoiz baino argia­go. Urteak pasa eta pasa eta eus­kal gataz­ka nazio­na­lak zein sozia­lak bere horre­tan diraute. 

Horre­ga­tik amnis­tia osoa alda­rri­katzen dugu, beti ere inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa­re­kin loturik.

Gora Igor

Gora Eus­kal Herria Inde­pen­dien­te ta sozialista

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *