Zer da Tinko

AMNISTIA OSOAREN alde lan egi­te­ko hel­bu­rua­re­kin era­tu­ta­ko anto­la­kun­de inde­pen­den­tea da TINKO. Amnis­tia­ren alde­ko anto­la­kun­dea den hei­nean, erre­pre­sioa­ri aurre egi­te­ko beha­rrez­koak diren bitar­te­koak sor­tze­ko xedea du, eta bere lan espa­rrua Eus­kal Herria da. Ize­nak dioen beza­la, pre­so poli­ti­ko batzuek garai zail haue­tan duten irmo­ta­sun eta kon­pro­mi­so jarre­ra isla­tu nahi du. Man­ten­tzen ari diren duin­ta­sun eta gogor­ta­su­na­re­kin bate­ra, kalean borro­ka kon­tse­kuen­tea egin behar da, gure eran­tzu­ki­zu­na da borro­ka­ren garrak bizi­rik jarraitzea; horre­ta­ra­ko, inoiz baino beha­rrez­koa­goa ikus­ten dugu antolatzea.

TIN­KOk erre­pre­sioa­ren ingu­ruan egi­ten duen ira­kur­ke­ta kasu bakoitza era iso­la­tuan salatze­tik hara­ta­go doa, kasu horie­ta­ko bakoitzak egoe­ra erre­pre­si­bo oro­kor bati eran­tzu­ten bai­tio. Esta­tuak dira erre­pre­sa­lia­tuen tra­tae­ra indi­bi­dua­li­za­tua­ri buruz hitz egi­ten dute­nak, izae­ra poli­ti­koa uka­tuz eta elkar­ta­su­na ozto­pa­tuz. Beraz, gure bete­beha­rra alde horre­ta­tik bata­su­na eta elkar­ta­su­na sus­tatzea da.

AMNISTIA OSOA­ren alda­rri­ka­pe­na da aipa­tu­ta­ko erre­pre­sioa­ren ikus­pun­tu oro­kor hori eskain­tzen due­na, bai­ta erre­pre­sio horri kon­tra­jar­tzen zaion ate­ra­bi­de poli­ti­koa. Amnis­tia osoak erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­ko guz­tien aska­ta­su­na bar­ne­bil­tzen du inola­ko baz­ter­ke­ta­rik gabe, bai­ta erre­pre­sioa­ren oina­rrian dau­den arra­zoien gain­ditzea ere, hala nola, zapal­kun­tza nazio­na­la eta sozia­la. Beraz, TINKO ideo­lo­gi­za­tu­ta­ko mili­tan­tez osa­tu­ri­ko anto­la­kun­dea da, Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­ta­ren bidean erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko espa­rruan bere ekar­pe­na egin nahi due­na. Erre­pre­sioa borro­ka­ren inten­tsi­ta­te mai­la­ra ego­kitzen bada, gure lana erre­pre­sio horri aurre egi­tea izan­go da borro­ka­ra­ko bal­din­tzak erraz­ten saiatzeko.

Erre­pre­sioa­ren ingu­ru­ko ira­kur­ke­ta zaba­la­goa egin beha­rra dago, errea­li­ta­tea­ri erre­pa­ra­tuz gure inda­rrak batze­ko asmoa­re­kin. Atzo­ko, gaur­ko eta bihar­ko borro­ka zikloen erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­koen intere­sak defen­da­tu­ko dituen erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko mugi­men­du zabal bat sor­tzea dugu hel­bu­ru, beti ere amnis­tia osoa­ren alda­rri­ka­pe­na­re­kin bat egin­go due­na eta aurre­ra era­man­da­ko borro­ken ara­be­ra­ko ezber­din­ta­su­nik eza­rri­ko ez due­na. Azpi­ma­rra­tu beha­rra dago aurre­ko fasea­ren ondo­rioz erre­pre­sioa pai­ratzen duten mili­tan­teen esku­za­bal­ta­sun izu­ga­rria. Negu­rik gorrie­nean ere gure ipa­rro­rratz izan dira eta gaur ere hala jarraitzen dute izaten.

Amnis­tia osoa da gure hel­bu­ru estra­te­gi­koa eta ez dugu modu juri­di­ko hutsean defi­nitzen, poli­ti­koan bai­zik. Amnis­tiak pre­so, ihes­la­ri, erre­fu­xia­tu eta depor­ta­tu poli­ti­koen bal­din­tza­rik gabe­ko aska­ta­su­na bar­ne har­tzen du, bai­na bai­ta per­tso­na horiek oina­rriz­ko esku­bi­deen alde borro­katze­ra bul­tza­tu zituz­ten zer­ga­tiak ebaz­tea ere, Eus­kal Herria­ren kasuan Espai­nia­ko eta Fran­tzia­ko esta­tuen zapal­kun­tza nazio­nal eta sozia­la­ri aurre egi­nez. Gure esku­bi­deen uka­zioa­ren amaie­rak baka­rrik ber­ma deza­ke espetxeak hus­tu ondo­ren berri­ro ez betetzea. Hauek dira, aipa­tu­ta­ko erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­koen aska­ta­su­na­re­kin bate­ra, amnis­tia osoak jaso behar dituen bes­te neurriak:

  • Auto­de­ter­mi­na­zio­ra­ko eskubidea
  • Lan­gi­le kla­sea­ren aur­ka­ko lege erre­pre­si­boak deu­sez­tatzea. Lan erre­for­ma, mozal legea, alder­dien legea eta terro­ris­moa­ren aur­ka­ko legea indargabatzea.
  • Eus­kal Herri­ko indar erre­pre­si­boak eta oku­pa­zio-inda­rrak desegi­tea eta kanporatzea.

ERREPRESIOAREN AURKAKO SAREA

Hasie­ran adie­raz­ten genuen beza­la, TIN­KOk erre­pre­sioa­ri aurre egi­te­ko beha­rrez­koak diren bitar­te­koak sor­tze­ko xedea du. Erre­pre­sio kasuen aurrean anto­latze­ko balio­ga­rriak diren erre­min­tak sor­tzea beha­rrez­koa ikus­ten dugu, mili­tan­tzia espa­rru ezber­di­ne­tan aritzea­ga­tik erre­pre­sioa pai­ratzen dute­nen babe­se­ra­ko elkar­ta­sun-sare era­gin­ko­rrak sor­tu­ko ditue­na. Babes juri­di­ko­ra­ko bitar­te­koak anto­latzeaz gain, erre­pre­sio oro­ko­rra­ren bai­tan koka­tuz eta amnis­tia osoa­ren alda­rri­ka­pe­na­ren ber­mea­re­kin. Sarea poli­ti­ko­ki zaba­la litza­te­keen arren, mini­mo hauen ara­be­ra jaso­ko luke­te babe­sa errepresaliatuek:

  • Amnis­tia osoa­ren alda­rri­ka­pe­na­re­kin bat egitea.
  • Sarea bera eli­katzea, hau da, bes­te erre­pre­sio kasu batzuen aurrean sarea indartzea.
  • Kolek­ti­boa indi­bi­dua­la­ren aurre­tik jartzea.
  • Baliz­ko epai­ke­ta batean oina­rriz­ko esku­bi­de poli­ti­koei hel­du iza­na ez ukatzea: anto­la­ke­ta poli­ti­ko­ra­ko esku­bi­dea, mani­fes­ta­zio esku­bi­dea, bil­tze­ko esku­bi­dea eta adie­raz­pen aska­ta­su­ne­ra­ko eskubidea.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *