Ekain eta uztai­le­ko erre­pre­sioa­ren laburpena

Errepresioaren aurrean tinko

Hona hemen ekain eta uztai­le­ko jar­due­ra erre­pre­si­boa­ren labur­pe­na. Ziur­ta­sun osoz ez dire­la ger­tae­ra erre­pre­si­bo guz­tiak ager­tzen, eta are gutxia­go kon­tu­tan har­tzen badu­gu hona­koak ins­ti­tu­zioek zuze­nean buru­tu­ta­ko kasuak direla.Izan ere erre­pre­sioa gure bizitza­ko espa­rru guz­tie­ta­ra hedatzen dute esta­tuek. Komu­ni­ka­bi­de eta hez­kun­tza-sis­te­ma­ren bitar­tez pres­tatzen gai­tuz­te haien zapal­kun­tza eta erre­pre­sioa modu­rik otza­ne­nean onar deza­gun. Gutxi batzuen pol­tsi­koak betetze­ko asmoz pro­du­zitze­ko maki­nak bes­te­rik ez gai­te­zen izan bilatzen dute. Esku­bi­de­rik gabe, eskla­butza­tik gero eta ger­tua­go dau­den sol­da­te­kin. Lanean bai­na pobre, edo lanik gabe bai­na lan bila… pobre jarraitzeko.Errepresioa ez dator beti gizon arma­tuen esku­tik, nahiz eta gizon (eta ema­ku­me) arma­tuak diren erre­pre­sio mota guz­tien ber­me. Erre­pre­sioa bada­tor espai­niar edo fran­tziar hiz­kun­tzen uni­ber­tsal­ta­su­na defen­datzen duen bitar­tean eus­ka­ra era­sotzen duen ustez­ko inte­lek­tua­la­ren­gan­dik. Bada­tor sota­na baten azpi­tik, edo sis­te­ma honen balo­re sozial, erli­jio­so edo­ta eko­no­mi­koak onar­tzen dituen edo­zei­nen­gan­dik, izan erail­tzen zai­tuen biko­te­ki­dea, izan bal­koi­tik behatzen zai­tuen bizi­la­gu­na, izan “ehi­zan” irte­ten den nazia, edo izan zure kua­dri­la­ko zipaio jato­rra. Argi dago Eus­kal Herrian erre­pre­sioa­ri aurre egi­te­ko bitar­te­koak sor­tze­ko pre­mia dau­ka­gu­la, batez ere asi­mi­la­tu­ta nahi gin­tuz­ten arren borro­ka egi­te­ko nahiak gurean jarraitzen due­la iku­si­ta. Labur­pen hone­tan Espai­niar Esta­tuak legez­ta­tu nahi duen iden­ti­fi­ka­zio sis­te­ma moder­noei egin­da­ko erre­fe­ren­tzia ager­tzen da. Lege­dia alda­tu nahi dute, hain zuzen ere Fran­tzia­ko Esta­tua egi­ten saiatzen ari den gau­za bera. Kon­trol sozial eta poli­ti­ko are eta zorrotza­goa bilatzen dute. Garai batean dis­to­pia zena eta gizar­teak dik­ta­du­ratzat har­tzen zue­na, gaur egun onar­pen han­dia dau­ka lehen aipa­tu­ta­ko komu­ni­ka­bi­de horien lana­ren era­gi­nez. Hamar­ka mili­tan­te poli­ti­ko pre­ben­ti­bo­ki atxi­lo­tu, tor­tu­ra­tu, eta espetxe­ra­tu zituz­ten Gar­zo­nen agin­duz men­de hone­ta­ko lehe­nen­go bos­tur­te­koan. Pre­ben­ti­bo­ki ere itxi zituz­ten bost komu­ni­ka­bi­de. Eta pre­ben­ti­bo­ki ari dira gure iza­tea­ren alde­rik inti­moe­nak bil­te­gi­ratzen. Esta­tuek gerran jarraitzen dute, gure kla­sea­ren aur­ka eta asi­mi­la­zio nazio­na­la­ren alde. Horren aurrean anto­latzea dago­ki­gu. Erre­pre­sioa­ren aurrean Tinko!

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *