Sope­la­ko gaz­teen atxi­lo­ke­ta­ren aurrean

Sope­la­ko hiru gaz­teen atxi­lo­ke­ta­ren aurrean (lau­ga­rren per­tso­na bat inpu­tatu­ta dago), Tin­kok elkar­ta­su­na adie­ra­zi eta haien behin-beti­ko aska­ta­su­na exiji­tu nahi du. Bes­te­tik eta oku­pa­zio inda­rra den hei­nean, Espai­nia­ko Poli­zia­ren jar­due­ra sala­tu nahi dugu, are gehia­go kon­tu­tan izan­da era­kiun­de terro­ris­ta hori Eus­kal Herrian ari­tu den gehie­ne­tan tor­tu­ra eta heriotza­ren aztar­na utzi duela.

Gaz­te hauei joko-are­toen aur­ka aritzea lepo­ratzen die­te. Lege­diak eta, ondo­rioz, poli­ziak, hain­bes­te mise­ria sus­tatzen duten joko-are­toen defen­t­sa egi­ten dute. Ez dituz­te lan­gi­le kla­sea­ren esku­bi­deak defen­datzen, bai­zik eta hauen kon­tu­ra bur­ge­siak “abe­ras­te­ko” duen eskubidea.

Joko-are­toek ludo­pa­tia era­gi­ten dute, eta gai­ne­ra ara­zo eko­no­mi­koak dituz­ten per­tso­nak dira tran­pa hone­tan eror­tze­ko auke­ra gehien dituz­te­nak. Euren egoe­ra eko­no­mi­ko kas­ka­rra­ri irten­bi­dea aur­ki­tu nahian, gero eta jen­de gehia­gok jotzen du apus­tue­ta­ra, haien mise­ria han­di­tuz eta ara­zo honi bes­te ara­zo batzuk gehi­tuz, hala nola depre­sioa, fami­lia­re­kin apur­tzea, alkoho­lis­moa, zorrak han­ditzea, lapu­rre­te­ta­ra jotzea eta abar.

Bur­ge­sia lan­gi­leen aur­ka­ko ofen­tsi­ban bete-betean sar­tu­ta dagoen une hone­tan iris­ten dira atxi­lo­ke­ta hauek. ERTEak, EREak, kale­ratzeak, etxe­ga­betzeak, esku­bi­deen murriz­ke­ta, esplo­ta­zioa, argin­da­rra­ren pre­sioa­ren igoe­ra edo kon­trol sozia­la, bes­teak bes­te, gau­zatzen ari diren unean, erre­pre­sio sis­te­ma indar­tzen ari dira, ezar­tzen duten orden basa­tia­ri aurre egi­ten dion edo­nor zigortzeko.

Tin­kok erre­pre­sioa­ren aurrean anto­latze­ko deia egi­ten du. Erre­pre­sio kasuen aurrean anto­latze­ko balio­ga­rriak diren erre­min­tak sor­tzea beha­rrez­koa ikus­ten dugu, mili­tan­tzia espa­rru ezber­di­ne­tan aritzea­ga­tik erre­pre­sioa pai­ratzen dute­nen babe­se­ra­ko elkar­ta­sun-sare era­gin­ko­rrak sor­tu­ko ditue­na. Babes juri­di­ko­ra­ko bitar­te­koak anto­latzeaz gain, erre­pre­sio oro­ko­rra­ren bai­tan koka­tuz eta amnis­tia osoa­ren alda­rri­ka­pe­na­ren bermearekin.

TINKO.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *