CEIVAR Gali­za­ko erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko anto­la­kun­deak TINKO elka­rriz­ke­ta­tu­ko du

Zein da erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko eus­kal mugi­men­dua­ren egoe­ra? Ze tes­tuin­gu­ru­tan jaiotzen da Tinko?

Tin­ko jaiotzen da tes­tuin­gu­ru batean zei­nean, bate­tik eta borro­ka­ri dago­kio­nez, Eus­kal Herrian borro­ka arma­tuak exis­titzea­ri utzi dion hamar­ka­da­tik ate­ra garen. Bes­te­tik eta den­bo­ran bat egi­ten, hamar­ka­da bat baino gehia­go dara­ma­gu haien pri­bi­le­gioak man­ten­tze­ko bote­retsuak bir­ko­katze­ra bul­tzatzen dituen kapi­ta­lis­moa­ren kri­sia pai­ratzen, eta bir­ko­ka­pen hori beti egi­ten duten eran egi­ten ari dira, bio­len­tzia­ren bidez alegia.

Beraz, bate­tik herria­ren gehien­goa­ren pro­le­ta­ri­za­zioan eta pobretzean oina­rritzen den lan­gi­le kla­sea­ren aur­ka­ko ofen­tsi­ba baten bai­tan gau­de, eta bes­te­tik inoiz ete­nik izan ez duen nazio-asi­mi­la­zio pro­ze­su batean, espai­niar eta fran­tziar Esta­tuek bultzatuta.

Horre­la­ko tes­tuin­gu­ru batean esan deza­ke­gu borro­ka fase bat hil­tzen dela, bai­na bes­te batzuk jaiotzen doa­ze­la, hel­du­ta­su­ne­ra aile­gatze­ko orain­dik den­bo­ra fal­ta bal­din bazaie ere, bes­te­tik logi­koa dena edo­zein pro­ze­su­tan. Esta­tuek euren erre­pre­sio inda­rra mol­datzen dute matxi­natzen diren erre­sis­ten­tzia mai­la­ra, eta Eus­kal Herrian egin dute, bai­na horrek ez du esan nahi esta­tuen izae­ra erre­pre­si­boan erro­ko alda­ke­ta­rik edo alda­ke­ta estruk­tu­ra­lik egon denik.

Mili­tan­te aur­ka­ko jazar­pen poli­ti­koa ez da inoiz gera­tu, iku­si dugun beza­la jarrai­tu egin du: atxi­lo­ke­tak, kar­tze­latzeak, jarrai­pe­nak eta espioitza, mani­fes­ta­riei jipoiak, bile­ra poli­ti­koak gau­zatze­ko de fac­toko debe­kuak, gaz­tetxeei era­soak, poli­zia­re­kin kola­bo­ratze­ko pro­po­sa­me­nak mili­tan­teen kon­tra­ko jazar­pe­na ete­tea­ren truke…

Gure ustez, mai­la guz­tie­tan aldatzen bada egoe­ra, erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko borro­kak ere alda­tu behar du efek­ti­boa iza­te­ko. Amnis­tia osoa­ren alda­rri­ka­pe­nak izan behar du gakoa erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko inda­rrak batze­ko, hau bai­ta auke­ra bakar gisa zapal­kun­tza mota guz­tie­kin, eta ez soi­lik erre­pre­sioa­re­kin, amaitzea pro­po­satzen duen proiek­tu bakarra.

Horre­ga­tik alda­rri­ka­pen honek pike­te batean isun bat jasotzen duen horre­ta­tik kar­tze­la zigo­rraz ordain­tzen ari dene­ra arte bil­du behar du bere bai­tan. Kar­tze­lan sar­tzen gai­tuen etsaia ber­be­ra dela­ko, eta per­tso­na hauek guz­tiek erre­pre­sioa pai­ratzen dute­la­ko oina­rriz­ko esku­bi­deen alde borro­ka egiteagatik.

Zuen aur­kez­pen agi­rian erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko sare bat sor­tzea­ri buruz hitz egi­ten duzue. Zer­tan datza sare hau?

Erre­pre­sioa ikus­gai egi­te­ko lagun­ga­rria izan­go den lana­bes bat sor­tzean datza sarea, bere ondo­rioak arin­tze­ko eta honi era kolek­ti­boan, eta ez indi­bi­dua­lean, eran­tzu­ten lagun­du­ko due­na. Kasu bakoitza­ren par­ti­ku­lar­ta­su­nak sala­tu beha­rra dago, bai­na kasu horie­ta­ko bakoitza oso­ta­sun baten par­te dela­ren kon­tzien­tzia sor­tu behar dugu, hau da, kasu bakoitza gure herria eta gure kla­sea zapal­tzen duten esta­tuen super­egi­tu­ra juri­di­ko, poli­ti­ko eta ideo­lo­gi­koa­ren par­te dela azal­du behar dugu. “Edo­zei­ni era­gin die­zaio­ke” dioen esal­dia egia dela­ko soi­lik erdiz­ka, erre­pre­sioa disi­den­tzia zapal­tze­ko ongi pla­ni­fi­ka­tu­ta­ko erre­min­ta dela­ko, nahiz eta horre­ta­ra­ko edo­nor aurre­tik era­ma­tea axo­la ez zaion.

Horre­ga­tik erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko sarea­ren pro­po­sa­me­nak par­te har­tze zaba­le­ko izae­ra izan­go du, inor kan­poan gel­di­tu ez dadin, bai­na bai­ta ber­tan par­te har­tzen duen edo bere lagun­tza jasotzen duen guz­tiek bete behar dituz­ten pun­tu mini­mo batzuk ere. Mili­tan­te gisa erre­pri­mitzen bagai­tuz­te, mili­tan­te gisa eran­tzun behar dugu. Mini­mo horiek hona­koak lira­te­ke: amnis­tia osoa­ren alda­rri­ka­pe­na, sarea eli­katzea bes­te erre­pre­sio kasu batzuen aurrean indar­tze­ko, kolek­ti­boa indi­bi­dua­la­ren gai­ne­tik jar­tzea, eta anto­latze­ko, mani­fes­ta­zio­ra­ko, bil­tze­ko eta adie­raz­pen aska­ta­su­ne­ra­ko esku­bi­deei hel­du iza­na­ri uko ez egitea.

Zein da eus­kal pre­so poli­ti­koen egoera?

Lehe­nen­go gra­du­tik biga­rre­ne­ra pasatzen joan dira, eta dagoe­ne­ko ez da eus­kal pre­so poli­ti­ko­rik gel­ditzen iso­la­men­du gale­rie­tan. Han­ditzea­ri utzi ez dio­te­nak haie­ta­ko batzuen kon­de­nak izan dira. Urrun­ke­ta, orain­dik exis­titzen dena, lehen baino txi­kia­goa iza­tea arin­ga­rria da fami­lien­tzat, bai­na kar­tze­lak hori iza­ten jarraitzen du: exiji­tu­ta­ko otzan­ta­sun para­me­troe­ta­ra mol­datzen ez den jen­dea ber­tan botatze­ko sis­te­mak sor­tu­ta­ko zuloa da. Hortxe sar­tzen dira, nos­ki, mili­tan­te politikoak.

Kar­tze­le­tan gehie­gi­ke­riak eten­ga­beak dira, mehatxuak ere bai. Eta hori pre­so poli­ti­koei zuzen­du­ta ez doa­nean ere, kar­tze­la­ko bizitza ten­tsio, oin­pe­ratze eta arbi­tra­rio­ta­sun kli­ma eten­ga­bean iga­rotzen da. Egu­ne­ro hamar­na­ka pre­so sozial jipoitzen eta tor­tu­ratzen dituz­te­la­ko fran­tziar eta espai­niar kartzeletan.

Gai­ne­ra, espai­niar kar­tze­le­tan dau­den eus­kal pre­so guz­tiak FIES (Jarrai­pen Bere­zia duten Pre­soen Fitxa­te­giak) gisa sail­ka­tu­ta jarraitzen dute. Fran­tzian DPS (Bere­zi­ki Sei­na­la­tu­ta­ko Pre­soa) esta­tu­sa man­ten­tzen die­te haie­ta­ko lau­ri. Honek guz­tiak sail­tzen du esku­bi­deei hel­tzea, kasu batzue­tan ospi­ta­le­ra irte­tea beza­la­ko hain kasu oinarrizkoak.

Eta hasie­ran genion beza­la, kon­de­nak ez dira eten eta 40 urte­ko kar­tze­la zigo­rrak bete behar dituz­ten mili­tan­te­ak dau­de. Espai­niar Esta­tua orain arte ez da onar­tzen ari ere Fran­tzian bete dute­nen zigo­rren metatzea, eta ondo­rioz kasu batzue­tan zigo­rra birri­tan betetzen ari dira.

Espai­niar Esta­tua­ren apus­tu nagu­sia jen­dea des­mo­bi­li­zatzea eta pre­so poli­ti­koei kon­de­nak oso­ta­su­nean betea­raz­tea dela deritzo­gu. Hur­bi­la­go, biga­rren gra­duan eta zigor murriz­ke­ta batzue­kin kar­tze­lan lan egi­tea eta espetxe-lege­dia onar­tzea zein euren mili­tan­tziaz arne­gatzea era­ba­kitzen dutenentzat.

Azke­nik, eta kar­tze­la zer den argitze­ko, gogo­ra­ra­zi nahi dugu ire­ki zute­ne­tik Zaba­llan izan­da­ko pre­soen heriotzen kopu­rua altua dela, edo Igor Gon­za­lez Sola­ren heriotza Mar­tu­te­nen ger­ta­tu zela. Igor gai­xo­rik zegoen eta kar­tze­lak, beha­rrez­koak ziren neu­rriak har­tu beha­rrean, esa­te bate­ra­ko Espetxe Zain­tza­ra­ko Epai­te­gi Zen­tra­le­ra txos­te­nak bidal­tzea, bere heriotza eki­din zitza­ke­ten pro­to­ko­loak apli­katzea­ri utzi zio­ten. Hau­xe da kar­tze­la: ins­ti­tu­zio bio­len­toa, hil­tzai­lea, opa­koa eta pre­so dau­de­nak babes­ga­be uzten ditue­na edo­zein gehie­gi­ke­ria­ren aurrean.

Zer deritzo­zue Espai­niar Esta­tuan burutzen ari diren eus­kal pre­so poli­ti­koen Eus­kal Herri­ra­ko hur­bil­ke­tei buruz?

Edo­zein hobe­kun­tza bizi bal­din­tze­tan posi­ti­boa da beti. His­to­ri­ko­ki, kar­tze­le­tan, amnis­tia­ren alda­rri­ka­pe­na­ri bizi bal­din­tza dui­na­goen alde­ko borro­kak batu zaiz­kio, kar­tze­la barru­ko bizitza­ren ingu­ru­ko alder­di ezber­di­nak bil­du dituz­te­nak. Kar­tze­le­tan esku­bi­deak lor­tzen dire­nean, esan dai­te­ke hain­bes­te ito­pen eta hain­bes­te basa­ke­ria­ri aurre egi­te­ko oxi­geno guneak sor­tzen dire­la, izan ere zer­bait nabar­men­tzen bada kar­tze­lan, hor barruan ia harre­man guz­tiak bio­len­tzian eta bote­rean oina­rritzen dire­la da, kar­tze­la­riek burutzen dute­ne­tik haien jaiotza­tik sis­te­mak bor­tiz­ki tra­ta­tu dituen hain­bes­te per­tso­na hain metro gutxi­tan elkar­tze­tik sor­tzen dene­raino. Horren­bes­tez, bizi bal­din­tze­tan ema­ten den edo­zein hobe­kun­tza posi­ti­boa da.

Orain azter­tu behar dugu hur­bil­ke­ta hauen tes­tuin­gu­rua, bes­te­tik herri alda­rria izan dena 90eko hamar­ka­da­tik, “Eus­kal Pre­soak Eus­kal Herria” leloa erro­tu zenean ale­gia. Saka­ba­na­ke­ta poli­ti­ka ETA­ren bar­ne ten­tsioak area­gotze­ko hel­bu­rua­re­kin jarri zuten martxan, huts egin zute­la­rik, kasu eskas batzue­tan izan ezik. Saka­ba­na­ke­ta­ren sor­tzai­leen­tzat, PNV eta PSOE izan zire­la, neu­rri hau zama astu­na bihur­tua bazen ETA­ren borro­ka arma­tua­ren azke­nen­go urtee­tan, anto­la­kun­dea des­ager­tu eta gero, dis­per­tsioa ara­zoa bihur­tzen da sor­tu zute­nen­tzat ere.

PSOE, Pedro San­che­zen esku­tik, Espai­nia­ko Gober­nu­ra itzu­li zene­tik, saka­ba­na­ke­ta poli­ti­ka­ren bukae­ra disei­na­tu zuen eta bere pitin­ka­ko bukae­ra zati­tu zuen, pre­soen pro­fi­la­ren ara­be­ra zen­bat kilo­me­tro­ta­ra hur­bil­tzen joan­go ziren marraztuz.

Zalan­tza­rik ez dugu pro­ze­su hori edo­zein kasu­tan ger­ta­tu­ko zela. Bes­te batzuek defen­da­tu­ko dute EH Bil­duk Espai­nia­ko Gober­nua­ri eman­da­ko babe­sak ahal­bi­de­tu due­la, eta PNVk esan­go du beraiek egon dire­la kudeatzen, bai­na gure abu­ruz honek, gehie­nez, pro­ze­sua azkar­tu du, bai­na ez da era­ba­ki­ga­rria izan.

Era horre­tan bai PSOE zein PNV eta EH Bil­du indar­tu­ta ate­ratzen dira poli­ti­ka ins­ti­tu­zio­na­la den antzez­lan horre­ta­tik. Batzuk pre­soen esku­bi­deen ber­matzai­le gisa, eta bes­te batzuk lehe­na­go matxi­na­tuak zire­nen asi­mi­la­zio poli­ti­ka­ren ber­matzai­le moduan.

Pre­soei egin diz­kie­ten exijen­tziak zein­tzuk izan diren azter­tzea bes­te­rik ez zai­gu fal­ta, espetxe-lege­dia idatziz onar­tzen ez zue­na ez zute­la hur­bil­du­ko esa­tea­ren pun­tu­raino. Iku­si dugu ez dela horre­la izan, zeu­ka­ten jarre­ra­ren ara­be­ra­ko mili­tan­teen sail­ka­pe­na egi­te­ko balio izan duen arren. Azken honek zehaz­tu du iso­la­men­due­ta­tik irte­te­ko orde­na, bai­ta kar­tze­le­ta­ko lekual­datzeen epeak eta haie­ta­ko zei­ne­ta­ra era­man dituz­ten ere. Hala ere saka­ba­na­ke­tak jarraitzen du, Topas, Estre­me­ra edo Due­ñas, adi­bi­dez, dis­per­tsioa iza­ten jarraitzen due­la­ko. Edo Fran­tzia­ko Esta­tuak ema­ku­meak ehun­ka kilo­me­tro­ta­ra man­ten­tzen jarraitzea hur­bi­la­go ema­ku­meen­tza­ko dibi­sioak duten kar­tze­la­rik ez dagoe­la aitza­kia har­tu­ta. Horrek boron­da­te fal­ta argia era­kus­ten du, kasu hone­tan Fran­tzia­ko Esta­tua­ren par­te­tik, inpli­ka­tu­ta­ko alder­dia ere badena.

Bukatze­ko, pro­ze­su honek era­gin du hamar­na­ka mili­tan­tek euren mili­tan­tziaz arne­gatzen duten doku­men­tuak sina­tu iza­na. Pro­ze­suak era­ka­rri du ere kasu asko­tan kar­tze­la­ren man­ten­tze fun­tzio­tan hasi iza­na, edo­ta kar­tze­la kan­po­ko enpre­sen­tzat lan egi­tea, pre­soei hilean 400 euro ordain­tzen diz­kie­te­nak aste­le­he­ne­tik osti­ra­le­ra patioa ezin dute­nak zapal­du semi-eskla­butza bal­din­tze­tan ego­nik, mise­riaz­ko sol­da­ta baten tru­ke. Kon­tuz­ko gaia da Eus­kal Herrian, bai­na datu objek­ti­boak dira. Kar­tze­lak sis­te­ma kapi­ta­lis­tan betetzen duen pape­raz ari­tu gin­tez­ke, eta enpre­sa jakin batzuen­tzat den nego­zioa, bai­na luze­ra­ko eman­go luke.

2020ko aza­roan Ertzain­tzak amnis­tia­ren alde­ko bi mili­tan­te atxi­lo­tu zituen, Fito eta Valen­ti­na, egun batzuk beran­dua­go kar­tze­lan sar­tu zituz­te­nal Audien­tzia Nazio­na­la­ren agin­duz. Nola dago haien pro­ze­su judi­zia­la? (Elka­rriz­ke­ta egi­te­ko unean orain­dik pre­so jarraitzen zuten)

Lehe­nik eta behin argi utzi nahi dugu ez gare­la ez Fito ez Valen­ti­na­ren boze­ra­mai­le, bai­na badau­ka­gu harre­ma­na haien seni­dee­kin bai­ta bes­te pre­so batzue­ne­kin ere.

Pro­ze­sua sekre­tu­pean dago, eta gai­ne­ra, Lekei­tion bes­te bi per­tso­na­ren aur­ka buru­tu­ta­ko atxi­lo­ke­tak eta gero, badi­ru­di dagoe­ne­ko pre­so dagoe­ne­ta­ko bat inpu­tatu zeza­ke­te­la berriz.

Atxi­lo­ke­ta eta espetxe­ratze hauek fro­gatzen dute gure esku­bi­dee­ki­ko erres­pe­tuan oina­rri­tu­ta­ko bene­ta­ko bakea lor­tu ezean, kar­tze­lek jen­dea irens­ten jarrai deza­ke­te­la. Horre­ga­tik amnis­tia osoa alda­rri­katzen dugu zen­tzu era­bat poli­ti­koan. Honek bil­du behar du, mili­tan­te guz­tien aska­ta­su­naz gain, borro­ka­ra bul­tza­tu zituz­ten arra­zoien kon­pon­ke­ta ere.

Fito eta Valen­ti­na­ren pro­ze­su judi­zia­la­ri buruz­ko gal­de­ra­re­kin bukatze­ko, sekre­tu­pean dagoen arren bai fil­tra­tu dute ATA deitzen duten kon­glo­me­ra­tu bat egi­ten saiatzen ari dire­la, eta horre­ta­ra lotzen dituz­te anto­la­kun­de ezber­di­nak, euren artean lotu­ra orga­ni­ko­rik ez dau­ka­te­nak eta kasu asko­tan des­ados­ta­sun ideo­lo­gi­ko han­diak man­ten­tzen dituz­te­nak. Bai­na lehen esan dugun beza­la, erre­pre­sioa egoe­ra­ren ara­be­ra mol­datzen da eta orain espa­zio poli­ti­ko berri baten aur­ka­ko erre­pre­sioa pres­tatze­ko ordua hel­du zaie.

Esku­bi­de eta aska­ta­su­nen murriz­ke­ta gero eta nabar­me­na­goa da Espai­niar Esta­tuan. Nola balo­ratzen duzue “his­to­ria­ko gober­nu pro­gre­sis­te­na­ren” bi urte hauek mai­la antierrepresiboan?

Erre­pre­sioak han­ditzen eta hedatzen jarraitzen du. Era guz­tie­ta­ko herri mobi­li­za­zioak erre­pri­mitzen ari dira (soli­da­rioak, anti­fa­xis­tak, etxe­ga­betzeen kon­tra­koak, eko­lo­gis­tak…), lan­gi­le mobi­li­za­zioak eta borro­ka sin­di­ka­lak eta, oro har, disi­den­tzia politikoa.

Eus­kal lan­gi­le kla­seak espai­niar eta fran­tziar Esta­tuen par­te­tik pai­ratzen duen zapal­kun­tza nazio­na­la eta sozia­la ukae­zi­na den errea­li­ta­tea da. Borro­ka arma­tua­ren amaie­rak ez du aurre­ra­pau­so­rik eka­rri nazio auzia­ri dago­kio­nez, eta are gutxia­go kla­se auzia­ri dago­kio­nez. Bes­tal­de, eus­kal ins­ti­tu­zioek, ara­zo larriei aurre egin beha­rrean, alde­ran­tziz­koa eka­rri dute, Eus­kal Herri­ko esku­bi­de eta aska­ta­su­nen alde­ko borro­kan atze­ra­ka­da. Hala­ber, ez du alda­ke­ta esan­gu­ratsu­rik eka­rri ustez­ko ezker ins­ti­tu­zio­na­la Espai­nia­ko Gober­nu­ra iris­teak (alder­di erre­for­mis­ten eta eus­kal nazio­na­lis­ten lagun­tza­re­kin). “His­to­ria­ko gober­nu aurre­ra­koie­na­re­kin” ere ez zaie atse­de­nik eman lan­gi­le kla­sea­ri eta gai­ne­ra­ko herri sek­to­reei; lan erre­for­ma eta mozal legea ez dira indar­ga­be­tu eta, are gutxia­go, alder­dien legea edo terro­ris­moa­ren aur­ka­ko legea. Erre­for­mis­ten pro­me­sa guz­tiak ahanz­tu­ran ero­ri dira.

Atxi­lo­ke­tak eta kar­tze­latzeak, poli­zia­ren mun­taiak, isu­nak, etxe kale­ratzeak, lan kale­ratzeak eta abar ez dira seku­la gel­dia­ra­zi, aitzi­tik, area­go­tu egin dira. Kapi­ta­lis­moak pai­ratzen duen kri­siak eta, aldi berean, osa­sun kri­sia­ren­ga­tik sakon­du denak, are gehia­go larria­go­tu­ko ditu kla­seen arte­ko kon­trae­sa­nak eta horrek guz­tiak esta­tuen auto­ri­ta­ris­moa­ren eta erre­pre­sioa­ren igoe­ra dakar.

Esan­da­ko guz­tia baiez­tatze­ko hain­bat adi­bi­de dau­ka­gu. Ustez­ko “his­to­ria­ko Gober­nu pro­gre­sis­te­na” aile­ga­tu zene­tik Patxi Ruiz eta Txi­ki­to pre­so poli­ti­koek buru­tu­ta­ko gose gre­bak izan ditu­gu, Fito eta Valen­ti­na bahi­tu dituz­te eta bes­te hain­bat atxi­lo­tu, isun­du eta jipoi­tu dituz­te. Pablo hasel ere espetxe­ra­tu dute eta gogor erre­pri­mi­tu zituz­ten Esta­tu osoan zehar bere aska­ta­su­na zein gai­non­tze­ko pre­so poli­ti­koe­na exijitzen zituz­ten protestak.

Bes­te­tik, eten­ga­be ikus­ten ari gara zelan izae­ra labo­ra­la duten pro­tes­ta mor­do erre­pri­mitzen duten, hala nola Tuba­cex, Petro­nor, ITP edo Bil­bo­ko Auto­de­fen­t­sa Sarea, zei­ne­tan ez Esta­tuak zein Eus­kal Herri­ko zati bat kon­tro­latzen duen PNVren Gober­nuak ez duten zalan­tza izpi­rik era­kus­ten kaleak mili­ta­ri­zatze­ko eta haien lan esku­bi­deen alde kon­tse­kuen­te­ki borro­ka egi­ten duten lan­gi­leak bor­tiz­ki erre­pri­mitze­ko. Hau da, “his­to­ria­ko Gober­nu­rik pro­gre­sis­te­nak” ez dau­ka inola­ko zalan­tza­rik patro­na­la­ren alde kokatze­ko. Bai­na zer espe­ro deza­ke­gu Fer­nan­do Gran­de-Mar­las­ka epai­le ohi eta tor­tu­ratzai­lea Bar­ne Minis­tro duen Gober­nu bati buruz?

Argi edu­ki behar dugu erre­pre­sioa ez dela une­ko gober­nua­ren ara­be­ra­koa. Honen ara­be­ra ñabar­du­ra batzuk alda­tu ahal izan­go dira, erre­for­ma batzuk, bai­na ara­zoa­ren sus­traiak hor ego­ten jarrai­tu­ko du kapi­ta­lis­moa­re­kin bukatzen ez den bitar­tean eta faxis­mo garratz eta atze­ra­koie­na­re­kin inoiz apur­tu ez zuen esta­tu honen oina­rriak deu­sez­tatzen ez diren bitar­tean. Apur­ke­ta ala erre­for­ma­ren aldar­te berean segitzen dugu.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *