Gudari-Eguna-2021.jpg

Guda­ri Egu­na 2021

Irai­la­ren 27 hone­tan 46 urte betetzen dira Fran­co­ren erre­ji­me­nak Anjel Otae­gi Etxe­be­rria eta Jon Pare­des Manot “Txi­ki” ETA­ko kideak, bai­ta FRA­Pe­ko Xoxé Hum­ber­to Bae­na, José Luis San­chez Bra­vo eta Ramón Gar­cía Sanz ere fusi­la­tu zitue­ne­tik. Fran­kis­moa­ren azken fusi­la­men­duak izan ziren eta, ordu­tik, Guda­ri Egu­na ospatzen da urte­ro Eus­kal Herrian.

Dena “lotu­ta eta ondo lotu­ta” uzten zue­la esan zuen Fran­cok hil aurre­tik, eta fusi­la­men­du hauek lotu­ra horren par­te ziren. Erail­tzen hel­du zen Fran­co, eta erail­tzen utzi zuen mun­dua, ohe­ko bero­ta­su­nean, egin­da­ko kri­me­nen­ga­tik ordain­du gabe. Gau­za bera esan deza­ke­gu tran­tsi­zioa dei­tu­ri­koa­ri buruz. Fran­kis­moak bere ibil­bi­dea buka­tu zuen moduan hasi zuen ustez­ko demo­kra­ziak berea: erailtzen. 

Batzuek “tran­tsi­zio ere­du­ga­rria” deitzen dio­ten hori, prak­ti­kan, denak bere horre­tan jarrai zezan itxu­ra alda­ke­ta bat baino ez zen izan. Tri­bu­nal de Orden Públi­co zena Audien­cia Nacio­nal deitze­ra pasa­tu zen, bere egoitza erai­kin berean man­ten­duz, epai­le ber­be­rak man­ten­duz eta lege­di fran­kis­ta ber­be­ra betea­ra­ziz, bai­ta tor­tu­ra eta erail­ke­ta para­po­li­zia­lak beza­la­ko prak­ti­kak onar­tuz eta babestuz.

Minis­tro eta gai­non­tze­ko poli­ti­ka­ri fran­kis­tak “demo­kra­ta” iza­te­ra pasa­tu ziren egun bate­tik bes­te­ra, eli­te eko­no­mi­koek euren pri­bi­le­gioak man­ten­du zituz­ten eta Espai­nia­ko Kons­ti­tu­zioak Espai­nia­ren zatie­zin­ta­su­na ber­ma­tu zuen, oku­pa­tu­ta­ko nazioen kateak lehen bezain estu mantenduz.

Guda­ri Egu­nak aska­ta­su­na­ren alde borro­ka egi­te­ga­tik bizitza gal­du zute­nak omen­tzea du hel­bu­ru. Egun honek garran­tzi bere­zia har­tzen du memo­ria his­to­ri­koa eza­ba­tu nahi digu­ten hone­tan. Bur­ge­sia­ren bio­len­tzia­ren mono­po­li­oa ziur­tatze alde­ra, borro­ka egi­ten dute­nen aur­ka­ko era­so iraun­ko­rrean mur­gil­du­ta dau­de Espai­nia­ko zein Fran­tzia­ko Esta­tuak. Dena eman dute­nen memo­ria gorai­patzea, ordea, borro­ka­ra­ko esku­bi­dea eta bete­beha­rra gorai­patzea da.

Pobre­zia area­gotzen ari den unean, Esta­tuek erre­pre­sio­ra­ko bitar­te­koak sen­dotze­ko bidea­ri ekin dio­te, kaleen mili­ta­ri­za­zio­tik hasi­ta eta kon­trol sozia­le­ra­ko lege­dia berri baten proiek­tua pres­tatze­raino. Kul­tu­ra eta hiz­kun­tza ezber­di­nak inpo­satzen diz­ki­gu­te Fran­tziak eta Espai­niak, bai­na bat egi­ten dute hori egi­te­ko ere­duan, finean ere­du kapi­ta­lis­ta bai­ta, inpe­ria­lis­ta iza­tez, inpo­satzen digu­te­na. Guda­rien ausar­dia eta esku­za­bal­ta­su­na har­tu­ko dugu guk ere­du aska­ta­su­na ira­baz­te­ko bidean. 

ERREPRESIOA ETA ZAPALKUNTZAREN AURREAN TINKO

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *