Errepresioaren aurkako jardunaldia antolatu dugu Ondarruko Gaztetxean abenduaren 11an. Bertan Tubacexeko langile bat egongo da, Voxen aurkako manifestaldi batean atxilotutako errepresaliatuak eta euskal preso politiko ohi bat. Egun horretan ere Tinkoren aurkezpena egingo da.
Hitzaldiaren ondoren bertso bazkaria eta eguna bukatzeko musika kontzertuak egongo dira. Animatu eta parte hartu!