Asier Guri­di gose gre­ban asi­lo esku­bi­dea­ren alde

Asier Guri­di Zalo­ña eus­kal ihes­la­ri poli­ti­koak gose gre­ba­ri ekin zion atzo, aben­duak 3, Cara­ca­se­ko Espai­niar Kon­tsu­la­tua­ren aurrean, bere asi­lo esku­bi­dea onar die­zaio­ten. Borro­ka honen non­dik nora­koak azal­tze­ko argi­ta­ra­tu duen gutu­nean, euren burua doku­men­ta­zio­rik gabe bizitze­ra bul­tza­tu­ta ikus­ten duten ihes­la­ri poli­ti­koen egoe­ra age­rian uzten du.

Pape­rik gabe, ihes­la­riek ez dau­ka­te esku­bi­de mini­moak ber­matze­ko auke­ra­rik ere. Artatze medi­kua jasotze­ko, eli­ka­gaiak lor­tze­ko, lan egi­te­ko, edo­ta diru-lagun­tzak eskatze­ko dituz­ten ezin­ta­su­nak age­ri­koak dira. Asko­tan epe­rik gabe­ko zigo­rra bihur­tzen da haien egoera.

Kasu hone­tan, kal­tea ihes­la­riaz hara­go doa, izan ere babes­ga­be­ta­su­nak Asie­rren semea­ri ere era­gi­ten baitio.

Tin­kok elkar­ta­su­na hela­ra­zi nahi dio Asie­rri eta ihes­la­riak egi­ten duen asi­lo eskae­ra­re­kin bat egi­ten dugu. Hone­kin bate­ra amnis­tia osoa­ren alda­rri­ka­pe­na egin nahi dugu, hau mili­tan­te poli­ti­koa hauek borro­ka­ra bul­tza­tu zituz­ten arra­zoien gain­ditze gisa ulertuta.

Jarraian Asier Guri­di­ren gutu­na uzten dugu irakurgai:

Eus­kal Herria­ri jakinarazpena

Asier Guri­di Zalo­ña eus­kal ihes­la­ri poli­ti­koak ondo­ren­goa azal­du nahi dio Eus­kal Herriari:

2001. urte­tik etxe­tik kan­po naiz Esta­tu Espai­no­la­ren jazar­pe­na­ri ihes egin nahiean; era berean aurre­ka­ri gisa gogo­ra­tu behar da aurre­tik Guar­dia Zibi­la­ren esku tor­tu­ra larriak eta pre­son­de­gie­tan sei jipoi ere jasoak ditudala.

2005.urtetik Vene­zue­lan nago bizitzen eta ber­tan jaio zen 2008. urtean nire semea. Vene­zue­la­ko Erre­pu­bli­ka Boli­ba­ria­rrean herri­tar arrun­te­kin bat egi­nez moto­ta­xis­ta eta taxis­ta lanak egi­naz bizi izan nin­tzen zen­bait urtez 2013.urtean atxi­lo­tua izan nin­tzen arte.

2013.urtean eta pre­so den­bo­ra labu­rra egin ostean hasi zen nire infer­nua. Ni nor­ta­sun, esku­bi­de, ber­me eta bizi­bi­de­rik gabe utzi nin­du­ten kalean; eta honek nire semea Iban ere nor­ta­sun ara­zoe­kin eta esku­bi­de­rik gabe utzi zuen. Urteak egin ditu­gu era guz­tie­ta­ko ara­zoak geni­tue­la­rik; jan­gaien arra­zio­na­men­dua izan genuen garaian super­mer­ka­tue­tan ez zigu­ten jana­ri­rik sal­tzen N.A.N agi­ri­rik ez genue­la­ko; lin­bo­ko egoe­ra hone­tan ez zegoen taxis­ta edo moto­ta­xis­ta lanik egi­te­rik, eta dirui­tu­rri bila kale­ra laran­ja zukuak egin eta sal­tze­ra ate­ratzean ere era­goz­pe­nak eta debe­kuak izan ziren…

Urteak iga­ro ditu­gu egoe­ra hone­tan. 2020.urtean Cara­ca­se­ko Espai­niar Kon­tsu­la­tuak ere Espai­niak atze­rrian eman deza­keen nor­ta­sun agi­ri baka­rra uka­tu zuen; eta neu­rri hone­kin, Iban semea, “Espai­niar herri­ta­rren” esku­bi­de ber­be­re­kin ahal­dun­du eta Oña­tin ego­nik, Vene­zue­lar jato­rri­ko erre­gu­la­ri­za­zioz kan­po­ko hau­rra iza­tea eki­ditze­ko bidea ere itxi zitzai­dan. Nola semea­ri dagoz­kion esku­bi­deak eman, esku­bi­de horiek esku­ratze­ko beha­rrez­koa den aita­ren nor­ta­su­na ukatzen bada?…

Ez da bate­re goxoa gizar­te­tik, esku­bi­dee­ta­tik eta ber­mee­ta­tik kan­po­ra­tua iza­tea. Lin­bo egoe­ra hone­tan bizi beha­rrak egu­ne­ro­koan mila ara­zo sor­tzen ditu! Bes­teak bes­te ezin lan­bi­de nor­mal bat izan; ezin gidatze­ko bai­me­nik izan; ezin debi­tu txar­te­lik edo ban­ku­ko kon­tu­rik izan; ezin mugi­ko­rrik nor­be­ra­ren ize­nean izan…. Eta nire seme Iban Guri­di­ri ere era­gi­ten dio; ezin ikas­ke­te­ta­ra­ko beha­rrez­ko dituen bekak eskatze­ko eskae­rak osa­tu; ezin erre­gu­la­ri­za­zio agi­ria eskatzen den txan­go eta bes­te­la­koe­tan par­te har­tu; DBH-2ko ikas­ke­tak amaitzean ez omen zaio horren agi­ri­rik ema­nen; oinor­detza esku­bi­deak edo eta erre­pi­de­ko kon­trol arrun batean pape­rik eza­ren ara­zoak era­gin­go luke­na­ren eten­ga­be­ko bel­du­rra bes­teak beste

Horre­la ba, egoe­ra hau sakon sako­ne­tik kon­pon­du beha­rra dago eta jaki­na­raz­pen honen bidez azal­du nahi dut gaur aben­duak 3. Cara­ca­se­ko Espai­niar Kon­tsu­la­tua­ren aurrean gose gre­ba muga­ga­bea has­ten duda­la nire eta nire semea­ren esku­bi­deen eske. Espai­niar Esta­tua da due­la urte­be­te niri pasa­por­tea uka­tuz gure egoe­ra erre­gu­la­ri­zatzea ezi­nez­ko egi­ten due­na. Era berean Vene­zue­la­ko Gober­nu Boli­ba­ria­rrak ere badi­tu egoe­ra hau kon­pon­tze­ko tres­nak; bai asi­lo esku­bi­dea ema­nez; bai erre­fu­xia­tu Izae­ra onar­tuz eta bai hemen hain­bes­te urte dara­matzan Vene­zue­lar jato­rri­ko haur baten aita iza­tea­rren ohiz­ko nor­ta­sun agi­ri arrun­ta egi­nez; Vene­zue­la­ko Gober­nu Boli­ba­ria­rra­ren esku ere dago Iba­nen jaiotze agi­rian egin beha­rrez­ko zuzen­ke­ta guz­tiak egitea.

Honen­bes­tez Eus­kal Herri­ko herri­tar, lagun eta tal­de ezber­di­nen babe­sa eta lagun­tza eskatzen dut, ira­ga­rri dudan borro­kal­diak bilatzen diren emaitzak izan ditzan

Nire semea­ga­tik eta nire­ga­tik, guregatik!!!

Lin­bo egoe­ra­tik borrokara!!!”

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *