Dani Pas­tor gose gre­ban. Aben­duak 4 elkarretaratzea.

Due­la gutxi jakin dugu Daniel Pas­tor Alon­so eus­kal pre­so poli­ti­koak gose gre­ba hasi due­la aben­dua­ren 1etik Zue­ra­ko espetxean, bizitzen ari den egoe­ra dela eta.

Dani iso­la­men­du egoe­ra bat bizitzen ari da, espetxe­ko zabar­ke­ria hutsa­ga­tik den­bo­ran luzatzen ari dena. COVID-19an posi­ti­bo eman eta modu­lu­tik lekual­da­tu eta kon­fi­na­tu ondo­ren, hain­bat aste­ren ondo­ren odo­le­ko kar­ga biri­koa neur­tze­ko ana­li­si bat egin­go dio­te­la jaki­na­ra­zi dio­te. Zoritxa­rrez, egu­nak aurre­ra doaz, eta iso­la­tu­ta edu­kitzeaz gain, zimitzez kutsa­tu­ta­ko zie­ga bat eman dio­te. Desin­fek­zioa buru­tu den arren, Dani bilu­zik ate­ra zuten iza­ra bate­kin esta­li­ta zie­ga desin­fek­tatzen zuten bitar­tean. Horrez gain, Danik irai­nak eta mehatxuak jasan ditu kar­tze­le­roen alde­tik pro­ze­su hone­tan guz­tian, eta gaur egun iso­la­men­duan jarraitzen du, bere objek­tu per­tso­na­lik gabe.

Ger­tae­ra horien guz­tien ondo­rioz, gose gre­ba­ri ekin behar izan dio Dani, hau guz­tia sala­tu eta bere egoe­ra­tik ate­ratze­ko. Ez dugu ahaz­tu behar Dani eus­kal pre­so poli­ti­ko komu­nis­ta dela, bere borro­kan beti tin­ko man­ten­du dena eta duin­ta­su­na­ren eta kohe­ren­tzia­ren ere­dua da.

Tin­ko­tik gure babes zin­tzoe­na eman nahi die­gu Dani­ri eta bere ger­tu­koei, eta aldi berean, espetxean bahi­tu­ta dau­den pre­so poli­ti­koek gaur egun bizi duten egoe­ra sala­tu nahi dugu. Zoritxa­rrez, “inoiz izan den gober­nu aurre­ra­koie­na” iritsi zene­tik, ez da bizi dugun lehe­nen­go gose gre­ba. Gober­nuak erre­pre­sioa modu guz­tie­tan gau­zatzen eta hedatzen jarraitzen du, eta gober­nu hori, aldi berean, par­la­men­tu­ko ezker erre­for­mis­tak eta klau­di­katzai­leak babes­ten eta sos­ten­gatzen du. Borro­ka demo­kra­ti­koaz, bakeaz eta adis­ki­detzeaz ahoa betetzen duen ezker hau etsaia­ren aurrean amo­re eman eta egun­go esplo­ta­zio eta zapal­kun­tza sis­te­ma sen­dotzea bes­te­rik ez da egi­ten ari. Bene­tan erai­ki behar al ditu­gu zubiak esplo­tatzen, atxi­lotzen, erail­tzen, jipoitzen eta herri gisa zapal­tzen gai­tuen bur­ge­sia­re­kin bizi­ki­detza demo­kra­ti­koa lor­tze­ko? Etsaia­ren aurrean luba­kiak altxatze­ko garaia da, eta horre­ta­ra­ko, tres­na­rik one­na anto­la­kun­tza hedatzea da. Erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko borro­ka anto­la­tu behar dugu, amnis­tia osoa­ren ban­de­ra tin­ko altxa­tu, elkar­ta­su­na zabal­du eta kla­se bata­su­na sustatu.

Hau guz­tia esan­da, bat egi­ten dugu aben­dua­ren 4an Erre­kal­den 12:30ean egin­go den mobi­li­za­zioa­re­kin, aldi berean, mobi­li­za­zio­ra joa­te­ko deia luza­tu egi­ten dugu.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *