Tinkotik Arlesko kartzelan Yvan Colona preso politikoaren hilketa kondenatzen dugu. Yvan Korsikako militante independentista bat zen, Frantziako Estatuak biziarteko espetxe zigorra ezarri zion 2007an, eta ordutik bahituta zegoen bere jaioterritik urrun. Martxoaren 2an, preso jihadista baten eraso bortitz baten ondoren, Colonak azkenean bizia galdu du.
Frantziako Estatuak errepresio politika krudelari eusten dio, eta, beraz, ez du inolako zalantzarik preso politikoei baldintza penagarri gogorrak aplikatzeko, hala nola sakabanaketa, tortura eta gainerako basakeriak. Horrez gain, gogora dezagun Frantzia dela, batez beste, “suizidio” gehienak espetxean biltzen dituen Europako herrialdea. Hau da, zalantzarik gabe, Frantzian bahituta dauden preso guztiek pairatzen dituzten baldintzak frogatzen dituen barometroa.
Frantziako Estatua da hilketa honen erantzulea!
Yvan Colona inoiz ez ahaztuta!
Amnistia osoa!