Gudari-Eguna-2022.jpg

Guda­ri Egu­na 2022

Dagoe­ne­ko 47 urte iga­ro dira Fran­co­ren dik­ta­du­rak ETA (pm)ko Anjel Otae­gi eta Jon Pare­des Manot eta FRA­Pe­ko Xose Hum­ber­to Bae­na, Jose Luis San­chez Bra­vo eta Ramon Gar­cia Sanz mili­tan­te iraul­tzai­leak hil zituenetik.

Erail­ke­ta horien lehen urtee­tan eta zehaz­ki irai­la­ren 27an, bene­ta­ko gre­ba oro­kor iraul­tzai­leak izan ziren, non mila­ka eus­kal lan­gi­le kale­ra ate­ra ziren beren esku­bi­de eta aska­ta­su­nen alde borro­katze­ra, oku­pa­zio inda­rren eta patro­na­la­ren gehie­gi­ke­riei aurre egi­nez eta erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­ko guz­tien­tza­ko amnis­tia osoa alda­rri­ka­tuz. Ondo­ren, egun hau gaur egun eza­gutzen dugun Guda­ri Egu­na bihur­tu zen eta, zoritxa­rrez, urteak joan aha­la, posi­zio erre­for­mis­ten aurre­ra­pe­nen­ga­tik, garai batean zuen inda­rra eta ospea gal­du ditu.

Guda­ri Egu­nak, Eus­kal Herrian, erail­da­ko 5 mili­tan­te horie­taz gain, Fran­tzia­ko eta Espai­nia­ko esta­tuek inpo­satzen digu­ten zapal­kun­tza eta esplo­ta­zio geno­zi­da sis­te­ma honen aur­ka borro­katzea­ga­tik espetxee­tan bahi­tu­ta dau­den iraul­tzai­le guz­tiak zein zapal­kun­tzen aurrean borro­kan ero­ri diren guda­ri iraul­tzai­le guz­tiak omen­du eta gogo­ra­raz­ten ditu. Iraul­tzai­le oro­ren bete­beha­rra da herri honen Guda­riak gogo­ratzea eta erre­sis­ten­tzia­ren suga­rra piz­ten jarraitze­ko beha­rrez­koa den ekar­pe­na egi­tea. Bidea luzea eta gogo­rra izan­go da, bai­na sis­te­ma zahar­ki­tu eta ustel­du honi aurre egi­ten dio­ten sek­to­re zaba­len arte­ko bata­su­na­ren alde lan egi­ten jarrai­tu behar dugu, horre­la, Espai­nia­ko, Fran­tzia­ko zein Eus­kal Herri­ko kla­se bur­ge­sak inpo­satzen jarraitzen digu­ten erre­pre­sio-lege uga­riei modu era­gin­ko­rrean aurre egin ahal izateko.

Horre­ga­tik Tin­kok berres­ten du bere kon­pro­me­zua guda­ri guz­tie­kin eta haien borro­ka­re­kin, egu­ne­ro apal­ta­su­nez bai­na irmo­ki amnis­tia osoa­ren alde­ko bidean aurre­ra egiteko.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *